Xabier Amurizaren hitzen bueltan 2016-06-21

'Emaidazue freskura' kantaldi hunkigarria Durangon, Xabier Amurizaren eskerronez

Durangoko Plateruena kafe antzokia txiki gelditu zen Xabier Amuriza eskertzeko. Etxanokoaren letratan oinarritutako emanaldia izan zen. Miren Amurizak eta Maialen Lujanbiok ekarpen propioa egin zuten.
Sarrerak aspaldian agortuta zeudela iritsi zen Xabier Amuriza eskertzeko 'Emaidazue freskura' lagun arteko kantaldia. Bere letrak zabaldu dituzten hainbat musikari eta bertsolarien parte hartzearekin bi ordu pasako emanaldia borobildu zuten Durangon. Margoak egin zituen hari lanak eta Leire Bilbaok poesia laburrak irakurri zituen kantutik kanturako tarteetan. Maila eta ibilbide handiko artistak egin zioten ohore Amurizari. Han izan ziren Igelaren Banda, Tapia eta Leturia, Mursego, Mikel Markez eta Josu Zabala, Anje Duhalde, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Natxo de Felipe eta Anton Latxa, Leire Bilbao, Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalena. Agur sagar beltzeran, Nafarroa Nafarroa, Euskal Herrian Euskara, Bakezaleak gara, Mendian gora haritza, eta beste hainbat kantu eder entzun zituzten han bildu zirenek. Ekitaldi hasieratik, Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak mural bat pintatu zuten, Xabier Amurizeren aurpegia nabarmentzen zena. Une hunkigarri askoko kantaldia izan zen. Amurizak berak ekialdi bukaeran hartu zuen hitzak eskerrak emateko. Bukaeran, protagonista guztiak oholtzan zirela, sagardoz topa egin eta Mendian gora haritza kantatuz bukatu zen ekitaldia.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin