Ostiralean elkartuko dira gaztetxoak 2016-06-27

Orion eta Barrian hasiko dira aurtengo bertso-udalekuak

Orioko Itxaspe baserrian 12 eta 14 urte arteko 38 gazte elkartuko dira ostiralean eta Barrian, Arabako Foru Aldundiaren udako eskaintzan antolatutako bertso-udalekuak izango dira.
Orio eta Barriako txandekin abiatuko dira aurtengo bertso-udalekuak. Ostiralean 12 eta 14 urte arteko 38 gazte elkartuko dira Orioko Itxaspe baserrian eta uztailaren 10a arte bertsoaz eta bertsotan ondo pasatzeko aukera izango dute.

Barrian berriz, Arabako Foru Aldundiak antolatutako bertso-udalekuak izango dira. Gaztetxoentzat prestatutako udako eskaintzaren baitan egingo dira udaleku hauek. Hemen ere, bertsoa izango dute jolaserako amua uztailaren 7a arte.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra