Datorren astelehenetik larunbatera 2016-07-06

Kantu inprobisatuak jantziko du Donostia

Mintzolako Ahozko Lantegiak antolatutako Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketen baitan, datorren astean egunero izango dira emanaldiak Donostiako hainbat lekutan. Astelehenean hasi eta larunbaterarte Gales, Austria, Zipre, Herrialde Katalanak, Kuba eta Mexikoko inprobisatzaileak arituko dira kantuan bertsolariekin batera. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Hogei inprobisatzaile baino gehiago arituko dira kantuan datorren astean Donostian. Mintzola Ahozko Lantegia-k antolatutako Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketen baitan Gales, Zipre, Austria, Herrialde Katalanak, Mexiko eta Kubatik etorriko dira kantura, norbere hizkuntzan eta norbere modura.

Austriatik Hans Eder eta Norbert Hauer; Galestik Eurig Salisbury eta Karen Owen; Herrialde Katalanetatik María Isabel Servera eta Mateu Matas; Kubatik Iran Caballero, Lourdes Yunet Lopez eta Yoslay Garcia; Mexikotik Dana Sofía Limón, Diana Laura Hernández eta Rebeca Limón Las Alondras taldean; eta Zipretik Alexis Charalambous eta Marios S. Poullas.

Sei emanaldi astelehenetik larunbatera
Astelehenean hasi eta larunbaterarte sei emanaldi eskainiko dituzte inprobisatzaileek. Horietatik bost Donostian eta bat Oñatin, eta denak iluntzeko 19:00etan hasiko dira. Hauxe egutegia:

UZTAILAK 11, ASTELEHENA: DONOSTIAKO PORTUKO ARRANPLAN
"AVANTE"
Kanpoko inprobisatzaileak: Gales, Kuba eta Zipre
Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña
Sarrera: 10 euro balio du eta www.bertsosarrerak.eus atarian erosi daiteke.

UZTAILAK 12, ASTEARTEA: DONOSTIAKO DSS2016EU-REN EGOITZAN
KONTRAKORRIENTE
Kanpoko inprobisatzaileak: Austria, Herrialde Katalanak eta Mexiko
Bertsolariak: Alaia Martin eta Julio Soto
Sarrera: doan

UZTAILAK 13, ASTEAZKENA: DONOSTIAKO TABAKALERAN
TABAKO, RON TA KANELAZ
Kanpoko inprobisatzaileak: Gales, Herrialde Katalanak, Kuba eta Mexiko
Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza
Sarrera: Saiorako sarrerak 15 euro balio du eta www.bertsosarrerak.eus atarian erosi daiteke.

UZTAILAK 14, OSTEGUNA: DONOSTIAKO ALDE ZAHARREAN, BULEBARRETIK HASITA
GOGUA DEDAN ORDUAN
Kanpoko inprobisatzaileak: Austria, Gales, Herrialde Katalanak, Kuba, Mexiko eta Zipre
Bertsolariak: Andoni Egaña, Ane Labaka eta Manex Agirre
Sarrera: doan

UZTAILAK 15, OSTIRALA: OÑATIN KALEZ KALE (Boga, Bizipoz, Ona eta Garagardo Azoka)
OÑATIRA TXANGOA
Kanpoko inprobisatzaileak: Austria, Gales, Herrialde Katalanak, Kuba, Mexiko eta Zipre
Bertsolariak: Alaia Martin, Amets Arzallus, Ane Labaka, Julio Soto eta Miren Amuriza
Sarrera: doan

UZTAILAK 16, LARUNBATA: KURSAALEAN
Kanpoko inprobisatzaileak: Austria, Gales, Herrialde Katalanak, Kuba, Mexiko eta Zipre
Bertsolariak: Alaia Martin, Amets Arzallus, Ane Labaka, Julio Soto eta Miren Amuriza
Sarrera: Saiorako sarrerak 15 euro balio du eta www.bertsosarrerak.eus atarian erosi daiteke.

Aste osoan Alaitz Rekondo, Maite Berriozabal eta Uxue Alberdi-k egingo dituzte aurkezle-lanak.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra