Jaialdi nagusiak Sarasate plazan, erdigunean 2016-07-07

Zazpi bertso ekitaldi aurten Iruñeko Sanferminetan, gaur hasita

Gaur hasita, zazpi bertso ekitaldi izango dira aurten Iruneko Sanferminetan, inoiz izandako eskaintzarik zabalenean. Formato eta saio mota anitz gozatzeko aukera izango da, eta denera 20 bertsolarik hartuko dute, Nafarroako Bertsozale Elkartearen bultzadaz, antolatzaile desberdinekin elkarlanean. Aurten lehen aldiz jaialdi nagusiak Sarasate plazan egingo dira, bertsoa Iruñea erdira ekarri eta ikusgarritasuna irabazteko.
Gaur hasita, zazpi bertso ekitaldi izango dira aurten Iruneko Sanferminetan, inoiz izandako eskaintzarik zabalenean. Formato eta saio mota anitz gozatzeko aukera izango da, eta denera 20 bertsolarik hartuko dute, Nafarroako Bertsozale Elkartearen bultzadaz, antolatzaile desberdinekin elkarlanean. Aurten lehen aldiz jaialdi nagusiak Sarasate plazan egingo dira, bertsoa Iruñea erdira ekarri eta ikusgarritasuna irabazteko.

Egitaraua
Uztailak 7, osteguna, Sarasate plazan 19:00etan
'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua
Bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Oihana Bartra eta Nerea Elustondo.
Aurkezlea: Ainhoa Aranburu.
Antolatzailea: Iruñeko Udala.

Uztailak 8, ostirala, Takoneran Oinez gunean 20:30ean
Jaialdia. Bertsolariak: Sarai Robles, Sahats Karasatorre, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo.
Aurkezlea: Aitor Elexpuru.
Antolatzailea: Nafarroako Ikastolen Elkartea.

Uztailak 9, larunbata, San Frantzisko plazan 18:00etan
Hor konpon Marianton haurrentzako emanaldia
Bertsolariak: Oskar Estanga eta Itsaso Paya.
Antolatzailea: Herri Sanferminak.

Uztailak 10, igandea, Baratxurien plazan 13:30ean
Bertso-bermuta
Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Mikel Lasarte, Sarai Robles.
Antolatzailea: Herri Sanferminak.

Uztailak 11, astelehena, La Unica peñan 13:30ean
Bertso-balkoia
Bertsolariak: Jon Maia, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita.
Antolatzailea: La Unica peña.

Uztailak 12, asteartea, Sarasate plazan 19:00etan
Bertso-jaialdia. Bertsolariak: Amets Arzallus, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes “Itturri” eta Maialen Lujanbio.
Aurkezlea: Alaitz Rekondo.
Antolatzailea: Iruñeko Udala.

Uztailak 13, asteazkena, San Jose plazan 19:00etan.

Bat-batean bertso musikatuak
Bertsolariak: Oskar Estanga eta Alazne Untxalo.
Antolatzailea: Herri Sanferminak.

Iruñeaz gain, Lesakan ere sanferminak ospatuko dituzte eta hango festetan ere izango da aukera bertsolarien jarduna entzuteko.

Uztailak 7, osteguna, Plaza zaharrean 19:00etan

Bertso-jaialdia
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Iban Garro Aurkezlea: Eneko Fernandez
Antolatzaileak: Bortziritako Bertso Eskola.


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra