Udako agenda 2016-08-03

Zazpi saio izango dira Gasteizko jaietan

Zazpi saio izango dira Gasteizko jaietan
Abuztuaren 5etik 9ra bitartean izango dira saioak. Urtero bezala, eguerdiko 13:30ean jaialdiak izango dira Aihotz plazan egunero. Horrez gain, bertso-ardo kata izango da hilaren 6an txosnagunean eta "Plaza bete poz" haurrentzako ikuskizuna hilaren 7an Peñaflorida parkean.
 Azken urteotan nabarmen egin du gora Gasteizko jaietako bertso-eskaintzak. Aurtengoan ere izango da bertsoez non gozatua, zazpi saio izango baitira denera.

 Aihotz Plaza

 Urtero bezala, aurten ere egunero bertso-jaialdiak izango dira Aihotz plazan eguerdiko 13:30ean. Hauxe da aurtengo programa:

  ABUZTUAREN 5ean, OSTIRALEZ
   Andoni Egaña
   Sebastian Lizaso


 ABUZTUAREN 6an, LARUNBATEZ
  Paula Amilburu
  Oskar Estanga
  Asier Otamendi
  Fredi Paia

   Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta

 ABUZTUAREN 7an, IGANDEZ
  Zigor Enbeita
  Beñat Gaztelumendi
  Onintza Enbeita
  Felipe Zelaieta

   Gai-jartzailea: Nieves del Alamo

 ABUZTUAREN 8an, ASTELEHENEZ
  Jon Maia
  Alaia Martin
  Asier Rubio
  Ruben Sanchez

   Gai-jartzailea: Marta Ugarte

 ABUZTUAREN 9an, ASTEARTEZ
  Amets Arzallus
  Izar Mendiguren
  Oihane Perea
  Julen Zelaieta


 Aihotz Plazatik kanpoko eskaintza

 Horrez gain, azken urteotan bezala izango da bestelako proposamenik ere.

 Abuztuaren 6an, larunbatez, bertso-ardo kata saio berezia izango da Txosnagunean eguerdiko 13:30ean. Andere Arriolabengoa eta Julen Zulaika jardungo dira kantuan.

 Abuztuaren 7an, berriz, haur eta gazteei zuzendutako "Plaza bete poz" ikuskizuna izango da iluntzeko 19:30ean Peñaflorida parkean. Oskar Estanga jardungo da kantuan.

 Arabako Bertsozale Elkartearen txosna


 Bestalde, azken urteotan egin izan duen bezala, Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du Txosnagunean, autofinantzaketa indartzeko asmoz. Jateko eta edateko aukera izango da bertan: Arabako Errioxako ardo ekologikoa, afaltzeko razio bereziak produktu ekologikoez osatuta...

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra