Agenda 2016-08-11

Hogei saiotik gora izango dira asteburu luze honetan

Zumaian, Getxon, Zarautzen, Leitzan, Amurrion, Irunen, Zornotzan, Gabirian, Arantzan, Uztegin, Amezketan, Albizturren, Hernialden, Donostian, Goizuetan, Zizurkilen, Gernika-Lumon, Araian, Andoainen, Irunen, Portugaleten, Mallabian, Hondarribian, Langraiz-Okan, Oronozen, Hazparnen eta Larrabetzun izango dira saioak.
 Hiru eguneko asteburua hasiko da bihar eta, urtero bezala, aurten ere hau izango da bertso-saio gehien egingo diren aldietako bat. Hogei saiotik gora daude iragarrita denera astebururako.

 Hiru saio bihar

 Bihar hiru saio izango dira. Zumaian, Euskal Jaiak direla eta, balkoitik balkoira ariko dira Agin Laburu eta Uxue Alberdi eguerdiko 12:00etatik aurrera. Kofradia eta Udaletxetik ariko dira.

 Getxon, berriz, Algortako Portu Zaharreko jaiak direla eta Etxetxu Plazan jardungo dira Andoni Egaña eta Imanol Uria iluntzeko 20:00etatik aurrera.

 Zarautzen ere festa giroan dira Azken Portun eta, urtero bezala, aurten ere saioa egingo dute. Gaueko 22:00etan izango da eta Sustrai Colina, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Aitor Salegi eta Julio Soto ariko dira kantuan.

 Hiru saio larunbatean

 Larunbaterako beste hiru saio daude iragarrita. Leitzan, festetako egitarauaren barruan, bertso-jaialdia izango da arratsaldeko 18:30ean plazan. Andoni Egaña, Miel Mari Elosegi "Luze", Ander Fuentes "Itturri", Oihana Iguaran, Joanes Illarregi eta Agin Laburu dira bertan aritzekoak.

 Amurrion ere jaietako saioa izango da iluntzeko 20:00etan Txosnagunean. Paula Amilburu, Xabi Igoa, Jon Maia eta Alaia Martin dira kantatzekoak Aintzane Irazusta gai-jartzaile dela.

 Irunen ere jaietako saioa izango da Moskuko tabernetan barrena arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Aitor Errazkin eta Egoitz Zelaia dira bertan aritzekoak.

 Zortzi saio igandean


 Saioz betea dator igandea ere. Zornotzan, gaueko 22:30ean, jaialdia izango da Etxanoko frontoian. Andoni Egaña, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Jone Uria jardungo dira kantuan.

 Gabirian ere jaialdia izango da plazan iluntzeko 19:00etan. Oihana Iguaran, Agin Laburu, Unai Mendizabal, Haritz Mujika, Julio Soto eta Iker Zubeldia dira bertan aritzekoak.

 Algortako Portu Zaharrean ere saioa izango da arratsaldeko 18:00etan Etxetxu plazan. Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Unai Mendiburu ariko dira bertsotan.

 Arantzan festetako bertso-saioa izango da arratsaldeko 18:00etan plazan Amaia Agirre, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso eta Alaia Martinekin. Urtero bezala, aurten ere Patxi Larretxeak jarriko ditu gaiak.

 Uztegin jaietako bertso-afarian ariko dira Miren Amuriza eta Alaia Martin.

 Amezketan Igaratza Eguna ospatuko da eta Mikel Artola eta Eli Pagola bertsotan ariko dira bazkaritan, trikitilarien laguntzaz.

 Albizturren "Espuela nahi" emanaldi berezia eskainiko dute Jon Martinek eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoak" plazan gaueko 22:00etan.

 Hernialden zahagi ardoa izango da iluntzeko 21:00etan Anjel Larrañaga eta Iker Zubeldiarekin.

 Hamalau saio astelehenean

 Astelehenerako, berriz, hamalau saio daude iragarrita. Donostian Easo Plazako aurtengo lehenengo jaialdia izango da eguerdiko 12:00etan. Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran eta Agin Laburu dira bertsotan aritzekoak Amaia Agirre gai-jartzaile dutela.

 Goizuetan ere jaietako bertso-saioa egingo dute iluntzeko 19:30ean plazan. Unai Agirre, Amets Arzallus, Eli Pagola eta Julio Soto jardungo dira bertsotan Aritz Zerainen esanetara.

 Zizurkilen ere jaialdia izango da gaueko 23:00etan Intxaur frontoian. Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Unai Mendizabal ariko dira kantuan Igotz Alkorta gidari hartuta.

 Gernika-Lumon iluntzeko 19:00etan izango da saioa Auditorioan. Josu Goikoetxea jardungo da gai-jartzen. Bertsotan, berriz, lau bertsolari: Ibon Ajuriagojeaskoa, Sustrai Colina, Agin Laburu eta Maialen Lujanbio.

 Araian plaza-librean ariko dira eguerdiko 12:30ean Nerea Elustondo eta Jon Maia Andra Mari Kalean.

 Andoainen San Roke jaietako bertso-afaria dago iragarrita iluntzeko 20:30ean Gaztañaga jatetxean Amaia Agirre eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.

 Irunen Moskuko jaietako bertso-saioa egingo dute iluntzeko 19:00etan. Igor Elortza, Manu Goiogana eta Jon Maia ariko dira kantuan Egoitz Zelaia gidari dutela.

 Portugaleten musika bandaren laguntzaz ariko dira bertsotan eguerdiko 12:00etan Amets Arzallus eta Alaia Martin.

 Mallabian plaza librean jardungo dira eguerdiko 12:15ean Miren Amuriza eta Felipe Zelaieta.

 Hondarribian, Jaitzubia auzoan, festa-giroan ariko dira egun osoz Jexux Mari Irazu eta Aitor Mendiluze.

 Langraiz-Okan, berriz, "Espuela nahi" saio berezia eskainiko dute eguerdiko 13:30ean Jon Martinek eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k.

 Oronozen emanaldi bera eskainiko dute ondoren iluntzeko 19:30ean plazan. Oraingoan, ordea, Jon Martinez ere lagun hartuta.

 Hazparnen festetako bertso-poteoa dago iragarrita iluntzeko 19:00etarako.

 Azkenik, Larrabetzun jaietako bertso-pintxo saioa eskainiko dute eguerdiko 12:30ean Etxahun Lekuek eta Beñat Ugartetxeak.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin