Bertsotruk berria ere bertan aurkeztuko da 2016-09-08

Bertso eskolen eguna Portugaleten irailaren 17an

Bertso eskolen urteko festa nagusia Portugaleten izango da aurten, ekainaren 17an. Bertso poteoa, bazkaria, bertso trama Barroso eta Amurizareki eta Aneguria taldearen kontzertua. Bertsotruk ekimenaren bigarren edizioa ere egun horretan aurkeztuko da. Bazkarirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus gunean.
Portugaleteko El Solar plazan, 12:00etan. Horixe du hitzordua aurtengo Bertso Eskolen Egunak eta lehen aldia izango du Bizkaiko Ezkerraldean. Urtero bezela, egitarau betea izango du egunak. Girotzen hasteko, bertso poteoan hasiko dira tabernetan saioak eginez. Ondoren, 14:30ak aldera bazkaria eta 17:30etan bertso trama Miren Amuriza eta Odei Barroso bertsotan direla.

Bertsotruk egitasmoaren bigarren edizioa
Bertso tramaren ondoren, 19:00etan bertso eskolek Bertsotruk proiektuaren bigarren edizioa aurkeztuko dute. Bertsotruk bertso eskolen arteko saioak dira eta iaz ia 30 bertso eskolak hartu zuten parte. Ekimena esperiantzia ederra izan zela baloratu zuten bertso eskolek eta aurten bigarren jarriko dute martxan. Portugaleten ezagutuko dira multzoak eta bertso eskola bakoitzari dagozkion saioak.

Errematatzeko, kontzertua

Egun osoko festa errematatzeko, Aneguria taldeak kontzertua eskainiko du eta horrekin emango zaio amaiera aurtengo bertso eskolen egunari.

Sarrerak salgai
Bazkarirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus gunean, 15 eurotan. Bestalde, Bertsotruk egitasmoan parte hartuko duen bertso eskola bakoitzak bazkarirako bina txartel izango ditu.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra