Gaur izanda aurkezpena 2016-09-12

Irailaren 24an hasiko da Xilabaren V. edizioa, Mattin zenaren omenezkoa

Parte hartuko duten bertsolariak: Sustrai Colina, Amets Arzallus, Aitor Servier, Battitt Crouspeyre, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Nahia Sasco, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ramuntxo Christy, Sustrai Colina, Xumai Murua. Zazpi saio izango ditu, Donibane Lohitzunen hasiko da eta Baionan da finala azaroaren 12an. Saio guztiak larunbat arratsaldez izango dira
Gaur aurkeztu du Xilabaren V. edizioa Bertsularien Lagunak elkarteak, Larraldean. Irailaren 24an hasiko da Donibane-Lohitzunen, 7 saio izango ditu eta Baionan jokatuko da finala azaroaren 12an, Lauga aretoa, azken ediziotan bezala. Bi kanporaketa, lau finalerdi (bi itzulitara) eta finala ditu bosgarren edizio honek 15 bertsolari kantuan:  Sustrai Colina (egungo txapelduna), Amets Arzallus, Aitor Servier, Battitt Crouspeyre, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Nahia Sasco, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ramuntxo Christy, Sustrai Colina, Xumai Murua. Edizio honetan, Euskal Herriko txapelduna ere, Amets Arzallus, Xilaban izango da, lehen kanporaketatik hasita.


KANPORAKETAK

-Donibane Lohizunen, RAVEL aretoan, irailaren 24ean, 17:00etan: Amets ARZALLUS, Egoitz ZELAIA, Kerman DIAZ, Miren ARTETXE, Nahia SASCO eta Ramuntxo CHRISTY. Aurkezlea.- Pantxika SOLORZANO.

-Müskildin, Posonpesenea gelan, urriaren 1ean, 17:00etan, MUSKILDI BIZI elkartearekin elkarkanean: Aitor SERVIER, Battitt CROUSPEYRE, Eneritz ZABALETA, Maddi SARASUA, Ortzi IDOATE, eta Xumai MURUA. Aurkezlea.- Xan ALKHAT.


FINALAURREKOAK

-Baigorrin, Plaza Xokon, urriaren 8an, 17:00etan, BASAIZEA elkartearekin elkarlanean: Sustrai COLINA, Odei BARROSO + Kanporaketetako fasetik puntuazioaren arabera, Bigarrena, Laugarrena, Seigarrena eta Zortzigarrena. Aurkezlea.- Bixente HIRIGARAI.

-Izturitzen, Herriko gelan, urriaren 15ean, 17:00etan, ARTETXEA elkartearekin elkarlanean: Maddalen ARZALLUS + Kanporaketetako fasetik puntuazioaren arabera, Lehena, Hirugarrena, Bosgarrena, Zazpigarrena eta Bederatzigarrena. Aurkezlea.- Iban FALXA.

-Aiziritzen, Herriko gelan, urriaren 22an, 17:00etan, ZABALIK elkartearekin elkarlanean: Lehen bi(2) Finalaurrekoetan: Baigorriko lehena, Izturitzeko bigarrena + Puntuazioaren arabera Lehena, Hirugarrena, Bosgarrena eta zazpigarrena. Aurkezlea.- Pettan PREBENDE.

-Larresoron, Herriko gelan, urriaren 29an, 17:00etan, OTE LORE elkartearekin elkarlanean: Lehen bi(2) Finalaurrekoetan: Izturitzeko lehena, Baigorriko bigarrena + Puntuazioaren arabera Bigarrena, Laugarrena, Seigarrena eta Zortzigarrena. Aurkezlea.- Maiana IRIGOIEN.


FINALA
-Baionan, LAUGA gelan, azaroaren 12an, 17:00etan: Finalaurreko fasetik sailkatuko diren sei (6) bertsulariekin jokatuko da: Bertsulari bakoitzak bi (2) finalaurrekoetan ateratako puntuen batura egin ondoren, orotara puntuazio gorena lortu duten sei (6) bertsulariak izanen dira finalean. Sei (6) bertsulariekin emanen zaio hasiera jardunari. Puntu gehien metatu duten bi (2) bertsulariak buruz-burukoa jokatu ondoren, final osoko baturak erabakiko du nor den xapelduna. Aurkezlea.- Joana ITZAINA.


"Heldu direla ondotik!"

Aurtengo Xilabaren bidez  Mattin bertsularia omendu nahi izan du Bertsularien Lagunak Elkarteak, Ahetzeko bertsulariaren jaiotzaren mendeurrena baita aurten. Finala bera, hain zuzen, ahetztarraren sortze egunaren 100. urtearen biharamunean jokatu da. Mattin zenaren punttu ezagun bat ekarriz gogora: "zahar batentzat hamabortz gazte heldu direla ondotik”,  eta "aurtengo ediozioa haren itzal goxo eta irritsuaren babespean iraganen da, kantuan arizanen diren 15 bertsulari gazte bilduz". Aurkezpenean adierazi bezala, "gazteak plazarat atera, huna garaian harek erakutsi xedea eta huna bai eta ere gaurko egunean gure elkartearena xapelketa hunen bidez, besteak beste".

www.bertsozale.eus/xilaba
Xilabako informazio guztia www.bertsozale.eus/xilaba gunean izango da. Sintonia Xutik taldeak egina da eta irudia Adur Larreak.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra