Aurten Ezkerraldean zita 2016-09-19

Bertso eskolak Portugaleten elkartu ziren festa giroan

Ezkerraldean elkartu ziren Euskal Herriko bertso eskolen egunean. Bertsoa eta festa giroa izan ziren progatonista. Antolatzaileak ere gustura ziren egunak eman zuenarekin.
Ezkerraldean elkartu ziren Euskal Herriko bertso eskolen egunean, bertsoa eta festa giroa progatonista zirela. Bertso poteoarekin berotu zituzten motorrak Portugaleteko alde zaharrean. Ondoren, bazkaria eta bertso trama egin zuten. Arratsaldea Bertsotruken edizio berria aurkezteko ere baliatu zuten bertso eskolek eta Aneguriareki jarraitu zuen festak iluntze gauean.

Ezkerraldeko bertso eskolak oso pozik
Ezkerraldeko bertso eskolentzat egun handia izan zen larunbatekoa, halaxe aitortu ziguten Asier Alcedo eta Idoia Anzoraindia bertso eskolako kideek, bertsoaren presentzia kalean indartzeko eta zaletasuna indartzen laguntzeko baliagarri izango delakoan.

Batzordeak ere balorazio positiboa
Izar Mendigurenek Bertso eskolako batzordearen izenean balorazio positiboa egin zuen. Urtero bertso eskolen eguna herrialdez aldatzen doa. Iaz Agurainen izan zen eta han Ezkerraldeko bertso eskolek interesa agertu zuten eguna eskualdean ospatzeko. Grina hori txalotu du Mendigurenek, era berean bat datorrena Bertso Eskolen batzordearen filosofiarekin, bertso eskoletako ekimenak eta esperientzia desberdinak partekatzeko.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra