Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-09-23

Larrunetik begira

2008an egin zen Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko lehen txapelketa, Xilabaren lehen edizioa hain zuzen. Finala Donibane-Lohizunen jokatu zen eta Amets Arzallusek jantzi zuen txapela. Txapeldunaren bakarkako lana duzue ikusgai hemen, Larrun gainetik abestutako hiru bertso, hamaseiko handira ekarritako “Haizea dator ifarraldetik” doinuan.
Bihar jokatuko da V. Xilaba txapelketako lehen kanporaketa Donibane-Lohizunen, eta herri berean izan zen duela zortzi urteko finala, Xilabako lehen ediziokoa.

Orduko finalean aritu ziren kantuan Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Odei Barroso, Xumai Murua, Karlos Aizpurua, Ekhi Erremundegi, Sustrai Colina eta Amets Arzallus; eta azken honek irabazi zuen txapela.

Final hartan Amets Arzallus-ek osatutako bakarkako lana duzue entzungai. Larrun gainetik kantatutako hiru bertso, hamaseiko handira ekarritako “Haizea dator ifarraldetik” doinuan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra