Xilaba 2016-09-28

Larunbatean Müskildin jokatuko da bigarren kanporaketa

Larunbatean Müskildin jokatuko da bigarren kanporaketa
Aitor Servier, Battit Crouspeyre, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Ortzi Idoate eta Xumai Murua jardungo dira kantuan, Xan Alkhat gai-emaile dutela. Posonpesenea gelan izango da saioa, 17:00etan.
 Joan zen larunbatean abiatu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa Donibane Lohizunen. Larunbat honetan bigarren kanporaketa jokatuko da Müskildiko Posonpesenea gelan. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa eta honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Aitor Servier
 Battit Crouspeyre
 Eneritz Zabaleta
 Maddi Sarasua
 Ortzi Idoate
 Xumai Murua


 Xan Alkhat izango dute gai-emaile.

 Egin beharreko lana
 
 Bertsolariek 11na bertso puntuagarri kantatuko dituzte. Honako hauek dira egin beharreko ariketak:

 -8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -8ko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -Bi punturi erantzun eta hitz bat emanda bertso bat (gehienez 5 puntukoa)
 -Kopla handian binaka, launa kopla bakoitzak

 Sarrerak bertan salgai

 Sarrerak Müskildiko Posonpesenea gelan bertan eskuratu ahal izango dira. Finaleko sarrerak internetez eskuratu daitezke www.bertsosarrerak.eu atarian, eta baita Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat puntutan ere.

 Sailkapena

 Larunbateko kanporaketaren ondoren, 9 bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera. Momentuz honela dago sailkapena:

 1.- Amets Arzallusek      399,5 puntu
 2.- Miren Artetxek        363 puntu
 3.- Ramuntxo Christyk     331,5 puntu
 4.- Nahia Sascok          327 puntu
 5.- Egoitz Zelaiak        320,5 puntu
 6.- Kerman Díazek         301 puntu

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra