Gaur aurkeztu dute Bilbon 2016-10-06

Txinboan zabuka, txapeldun berria izango duen txapelketa Bizkaian

Atzo aurkeztu zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udazkeneko fasea Bilbon. 36 bertsolarik hartuko dute parte. Mungian hasiko da urriaren 15ean eta Bilbon jokatuko da finala abenduaren 17an, Miribillan. Jauzia eragitea da helburu nagusia, bai bertsolaritzan bai parte hartuko duten bertsolariengan. Aurtengo edizioan txapeldun berria ere utziko du txapelketak, azken txapeldunak, Fredi Paiak, ez baitu parte hartu.
Atzo aurkeztu zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udazkeneko fasea Bilbon. 36 bertsolarik hartuko dute parte. Mungian hasiko da urriaren 15ean eta Bilbon jokatuko da finala abenduaren 17an, Miribillan. Jauzia eragitea da helburu nagusia, bai bertsolaritzan bai parte hartuko duten bertsolariengan. Aurtengo edizioan txapeldun berria ere utziko du txapelketak, azken txapeldunak, Fredi Paiak, ez baitu parte hartu. Txapelketaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zen. Asier Ibaigarrriaga Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Ione Narbaiza Sustapen eragilea eta Ana de Castro Foru Aldundiko Euskara zuzendaria izan ziren ekitaldian.

"Bitartean bertsolariak txinboan zabuka dabiz, zabuan txinboka dabiz, dinbili-dantzan berben balantzan, pentsamentu-hausnarrean, euren eginbeharrean, txintxaunean zinburuka, aurreraka, atzeraka, sokari gogor helduta, hitzak gogoan hartuta" dio Joseba Etxebarria antolakuntzako kideak txapelketaren mezu ofizialean.

Txapelketak 9 saio izango ditu denera, udazkeneko fase honetan: bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala.

Final laurdenak

Urriak 15, Mungia. Olalde aretoa.17:30
Aissa Intxausti Aburruza
Aitor Bizkarra Ruiz
Garikoitz Sarriugarte Onaindia
Imanol Uria Albizuri
Mikel Retolaza Etxebarria
Miren Amuriza Plaza

Urriak 22, Sestao. Musika eskolako aretoa. 17:30
Arrate Illaro Etxebarria
Asier Galarza Garai
Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
Inazio Vidal Gurrutxaga
Josu Landeta Egurrola
Peru Vidal Gurrutxaga

Urriak 23 Igorre. Lasarte aretoa.17:30
Arkaitz Zipitria Mendizabal
Beñat Ugartetxea Ostolaza
Iñaki Iturriotz Zuluaga
Julen Erezuma Arzanegi
Malen Amenabar Larrañaga
Paule Ixiar Loizaga Legarra

Urriak 29 Leioa. Leioa Kutur Auditoriuma. 17:30
Ander Elortegi Garatea
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
Joseba Artza Zubillaga
Joseba Barandiaran Andueza
Mikel Goiriena Larrazabal
Txaber Altube Sarrionandia

Azaroak 5, Zaldibar. Olazar frontoia. 17:30
Beñat Romero Maguregi
Beñat Vidal Gurrutxaga
Eneko Arrate Sololuze
Igor Menika Bengoetxea
Nerea Ibarzabal Salegi
Peio Ormazabal Villanueva

Finalaurrekoak
Azaroak 19 Markina-Xemein. Uni frontoia. 17:30
Jone Uria Albizuri
Oihana Bartra Arenas
Sestaoko irabazlea
Zaldibarko irabazlea
Puntuazioz 3.a
Puntuazioz 6.a

Azaroak 27 Basauri. Artunduagako polikiroldegia. 17:30

Onintza Enbeita Maguregi
Xabat Galletebeitia Abaroa
Igorreko irabazlea
Puntuazioz 1.a
Puntuazioz 4.a
Puntuazioz 7.a

Abenduak 3,  Larrabetzu. Udal frontoia.17:30
Etxahun Lekue Etxebarria
Mungiako irabazlea
Leioako irabazlea
Puntuazioz 2.a
Puntuazioz 5.a
Puntuazioz 8.a

Finala, abenduak 17 Bilbo. Bilbao Arena (Miribilla). 17:00

Markina-Xemeingo irabazlea
Basauriko irabazlea
Larrabetzuko irabazlea
Puntuazioz 1.a
Punzuazioz 2.a
Puntuazioz 3.a
Puntuazioz 4.a
Puntuazioz 5.a

Sarrerak eskuratzeko www.bertsosarrerak.eus gunean izango da aukera.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra