Xilaba 2016-10-06

Larunbatean hasiko dira finalaurrekoak

Larunbatean hasiko dira finalaurrekoak
Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua, Aitor Servier eta Egoitz Zelaia ariko dira kantuan Baigorriko Plaza Xokon arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
 Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa finalaurrekoetara iritsi da. Larunbat honetan hasiko da lehenengo itzulia, Baigorriko Plaza Xokon, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Kanporaketetatik sailkatutako bederatzi bertsolariei orain dela bi urteko finaleko lehenengo hiru sailkatuak batuko zaizkie fase honetan. Larunbatean honako seikote hau ariko da kantuan:

 Sustrai Colina
 Odei Barroso
 Miren Artetxe
 Xumai Murua
 Aitor Servier
 Egoitz Zelaia


 Egin beharreko lana

 Bertsolariek hamaikana bertso puntuagarri bota beharko dituzte:

 -8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -8ko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -Bakarka, gaia emanda, bina bertso
 -Kartzela: 10eko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso

 Sarrerak bertan salgai

 Saiorako sarrerak Baigorriko Plaza Xokoko sarrerako leihatiletan eskuratu ahal izango dira larunbatean bertan. Horrez gain, finalerako sarrerak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eu atarian eta Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat puntutan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra