'Adin-Adin' programa 2016-10-11

Bertsoa zahar etxeetan, gaitasun psikoemozionalak lantzeko

Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan hasi da martxan proiektua, 13 zentrotan. Proiektuak Lanku eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza du oinarri.
Joan den astean eman zitzaion hasiera Tolosako Uzturre zahar etxean “Adin-adin” egitasmoari eta beste 12 saio egingo dira Euskal Herriko zahar etxeetan urria eta abendua bitartean. Gipuzkoan, hirugarren urtez segidan egingo da proiektua; oso arrakastatsua izan zen Tolosako Uzturre egoitzan egin zen lehen saioa,  Sebastian Lizasoren eta Oihana Iguaranen eskutik. Orain arte egindako bideak erakutsi du ekimenaren arrakastaren gakoa adinekoen -“parte-hartzea”- bultzatzean datzala, batetik eta beraien arteko harremana -“hobetzean”- bestetik, Lankun adierazi duenez.

Aurten heldu gehiagorengana iritsiko da proiektua, eguneko zentroetako adinekoak zahar etxeetara hurbilduko baitira. Horretaz gain bi saio gehiago egingo dira, Elizondon eta Aramaion hurrenez hurren.

“Adin adin” egitasmoaren helburua, bertsoa ardatz, adineko pertsonen gaitasuna sustatzea da, adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz. Proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza zahar etxeetara iritsarazi da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, terapeutikoki zein ludikoki.

Metodologia bereziarekin lantzen dira bertso saio hauek. Aurrez zahar etxeetako dinamizatzaile eta animatzaileek lanketa berezi bat egiten dute bertso zahar eta kantu herrikoien inguruan egoilarrekin, horrela bertsolariak doazenerako parte-hartzea aktibatzeko. Egoitza bakoitzera bi bertsolari joaten dira, ahal bada eskualdekoak, ezagutzagatik, bi belaunaldi ezberdinetakoak eta gizonezko eta emakumezko bat izatea ere ahalbidetzen da.

Adin-adin saio zerrenda



Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra