2016-10-13

Bertsoaroan Iruñean - Egitaraua

Hona hemen egitarau osoa

BERTSO-SAIOA
- Urriak 20, osteguna. 20:00
Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

Bertsolariak: Jon Maia, Oihana Iguaran, Julen Zelaieta, Sustrai Colina, Aimar Karrika eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Iker Iriarte

EMANALDI BEREZIA - Urriak 25, asteartea. 19:30
Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa

“Momentuari helduz”
Abeslari-bertsolariak: Oskar Estanga eta Alazne Untxalo
Teklatua: Satxa Soriazu
Baxua: Aritz Luzuriaga
Saxoa: Alberto Arteta

Iruñean estreinatuko dute bertsoa eta jazza uztartzen dituen emanaldi berritzaile hau.  Gareserako bi emanalditarako bertsolari eta musikariak elkartzetik sortu zen proiektua. Emanaldien arrakasta ikusita, bertso-jazz formulatik haratago doan proiektua da “Momentuari helduz”, hitza eta musika elkarrekin inprobisatzea lantzen duen ikuskizuna baita. Hitz inprobisatzaile hauek musikari ere badira, musikariak ere oso inprobisatzaile, bertso doinuak garatuz, bestelako doinu ezagunekin jolastuz eta momentuan sortutako melodia eta hitzei leku eginez. Momentuan gertatzen denari helduz aterako den emanaldia.


HITZALDIA - Urriak 27, osteguna. 19:30
Kondestablearen Jauregiko Civivox Hitzaldi aretoa

Inprobisazio kantatua munduan. Zortziko zabala
Hizlaria: Andoni Egaña
Azkenaldi honetan, kantu inprobisatzaileen arteko harremanak ugaldu dira. Bertsolaritza ikasten ari da beste kantu inprobisatuetatik eta, era berean, bertsoek eta euskarak badiote zer irakatsi munduari. Bi norabidetako bidaia hori ederki aski ezagutzen du Andoni Egañak, munduko hainbat herrialdetan ibili baita bertsotan eta kanpoko inprobisatzaileei gurean ere harrera egin baitie. Elkar trukaketa aberasgarri horren berririk emanen du, anekdota eta bizipen ugariz hornituta.


BERTSO-SAIOA. Gazte jaialdia - Azaroak 3, osteguna. 19:00
Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa

Bertsolariak:  Unai Mendizabal, Sarai Robles, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Maddi Sarasua.  Gai-jartzailea:  Ainhoa Aranburu

HAURRENTZAKO EMANALDIAK - Azaroak 5, larunbata. 12:00
Sanduzelaiko Civivoxa

“Plaza bete poz”
Partaidea: Oskar Estanga

Haurrentzako berbena. Kantuak, jokuak eta dantzak. Erromeria honetan, jolas pausatuekin hasi eta mugimendura pasatuko dira, dantzara. Hala, txikiek ezagutzen dituzten kantu parte hartzaileekin hasiko dira; Ran-Roberra bezalakoak, esaterako. Ahotsarekin eta inprobisazioarekin ere jolastuko dira: galde-erantzunak, errepikatzeak... Handiagoek ezagutu ditzaketen kantuak entzun eta abestuko dituzte (maketume, ping pong pilota...), ondoren kantu horien koreografia lantzeko.

Azaroak 5, larunbata. 18:00
Sanduzelaiko Civivoxa

“Kontu eta kantu”
Ipuin kontalaria: Fernando Anbustegi

Izenak berak azaltzen duen gisara, kontuak eta kantuak uztartzen dituen ikuskizuna da. Sorkuntza propioko ipuinak kontatzeaz gain, bertsoak tartekatzen dira. Ipuin berriak, bertso berriak, garai berriei egokituak. Literatura eta bertsolaritzarekiko atxikimendua bultzatzeaz gain, balore desberdinak garatzeko ipuin konta/kantakizuna izan nahi du “Kontu eta kantuk”.

 
EMANALDI BEREZIA - Azaroak 8, asteartea. 19:30
Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa

“Oholtza” performancea
Artista-egilea: Beñat Krolem
Bertsolariak: Jon Martin eta Jone Uria

“Oholtza” bertsolariari jarduteko toki bat eskaintzen dion eraikuntza-aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eraikuntza-jokoa da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Emanaldiaren unean bertan proiektatu, diseinatu eta muntatzen diren egiturak dira, bertsolariak abesten duen bitartean. Bertsolariak, hitzekin egiten duen prozesuaren, harremanaren eta gorputzaren jarreraren arteko azterketa da. Bertan, bertsolaria bera hitzen aldare bihurtu eta altxatu egiten da.


BERTSO-SAIOA - Azaroak 10, osteguna. 20:00
Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

Bertsolariak:  Unai Iturriaga, Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra