Xilaba 2016-10-17

Amets Arzallus nagusi Izturitzen

Amets Arzallus nagusi Izturitzen
Bere atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Nahia Sasco eta Ramuntxo Christy. Larunbatean hasiko da finalaurrekoen bigarren itzulia.
 Larunbatean bukatu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finalaurrekoetako lehenengo itzulia. Izturitzen jokatu zen saioa eta, Iban Falxa aurkezle zela, honela gelditu ziren puntuazioak:

 1.- Amets Arzallusek      363 puntu
 2.- Maddalen Arzallusek   330,5 puntu
 3.- Eneritz Zabaletak     323,5 puntu
 4.- Maddi Sarasuak        320 puntu
 5.- Nahia Sascok          302,5 puntu
 6.- Ramuntxo Christyk     294,5 puntu

 Sailkapena
 
 Gauzak honela, hauxe da, momentuz, finalaurrekoetako sailkapena:

 1.- Sustrai Colinak        388,5 puntu
 2.- Amets Arzallusek     363 puntu
 3.- Odei Barrosok          361 puntu
 4.- Miren Artetxek         358,5 puntu
 5.- Xumai Muruak           333 puntu
 6.- Egoitz Zelaiak         331,5 puntu
 7.- Maddalen Arzallusek    330,5 puntu
 8.- Eneritz Zabaletak      323,5 puntu
 9.- Maddi Sarasuak         320 puntu
 10. Aitor Servierrek       306 puntu
 11.- Nahia Sascok          302,5 puntu
 12.- Ramuntxo Christyk     294,5 puntu

 Bigarren itzulia

 Honenbestez, erabakita geratu dira finalaurrekoetako bigarren itzuliko saioak. Lehendabizikoa larunbat honetan izango da, arratsaldeko 17:00etan, Aiziritzeko herriko gelan. Honako seikote hau jardungo da kantuan:

 Sustrai Colina
 Miren Artetxe
 Egoitz Zelaia
 Maddalen Arzallus
 Maddi Sarasua
 Nahia Sasco

 Bigarren finalaurrekoa, berriz, hilaren 28an jokatuko da Larresoroko Herriko Gelan. Honako seikote hau jardungo da bertan kantuan:

 Amets Arzallus
 Odei Barroso
 Xumai Murua
 Eneritz Zabaleta
 Aitor Servier
 Ramuntxo Christy

 Finala azaroaren 12an

 Finala, berriz, azaroaren 12an izango da, arratsaldeko 17:00etan, Baionako Lauga gelan. Sei bertsolari sailkatuko dira bertan kantatzeko. Sarrerak eskuragarri daude jada www.bertsosarrerak.eu atarian eta Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko zenbait puntutan.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin