Udal Musika Eskolako aretoan 2016-10-19

Joxe Mari Lopetegiren bertsoekin kantaldia Irunen larunbatean

Bertsolari errepulikarraren ondarea berreskuratzeko lanean kokatzen da emanaldia. Udal Kontserbatorioko areto nagusian izango da, 18:00etan.Txingudiko bertso eskolak bultzatutako ekimena da, eta hainbat eragileren parte hartzea jasoko du. Sarrera doan da.
Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarraren bertsoekin kantaldia antolatu dute urriaren 22an.
Txingudiko bertso eskola barruan talde berezia da “bertso-tailerra” izenekoa eta ekimenetako bat da Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarraren lanaren berri Irungo herritarrei jakitera ematea.

Kantaldian bertsoak kantatzen bertso-tailerreko zein bertso-eskolako hainbat partaide arituko da, baina baita herriko eta inguruko hainbat abeslari ere. Bertso-eskolatik Abel Zabala, Xabier Bengoetxea, Xabier Isasi, Andoni Zelaia, Gotzon Aizpiolea, Iñaki Portugal eta Aitor Errazkin ariko dira. Eta geuk bereizitako bertso-sortak kantatzeko gonbitea plazer handiz onartu dutenen artean, aldiz, Eñaut Agirre, Oihana Lekuona, Ane Miren Odriozola, Laida Oronoz eta Ane García daude.

Kantaldiaren antolakuntzan parte hartzeko gonbidapena egin zaie Kontserbatorioko honako musika-irakasleei: Iñaki Aranaga, Borja Rubiños, Raffaela Acella, Iñigo Muguruza, Ana Ayneto eta Amaiur Cajaravilleri. Hauetako batzuk parte-hartze zuzena izango dute kantaldian, eta oholtza gainean ikusi ahal izango ditugu. Beste batzuk, aldiz, euren ikasleak bideratzen ari dira. Eta horixe da bertso-tailerrekook azpimarratu nahi dugun kantaldiaren beste aspektuetako bat. Izan ere, oso harrera ona egin diote irakasleek kantaldia antolatzeko proposamenari, eta hainbat eta hainbat ikaslerekin aritu dira lanean ikasturte hasieratik bertso-sortak musikatzen. Kontserbatorioko ikasleen zerrenda osoa eskuratu bezain laster izango gara kantaldian parte hartuko duten pertsona guztien izen-abizenak emateko moduan. Musikarien aipamenekin amaitzeko, Iñaki Dieguez soinujole irundarraren parte-hartzea aipatu behar dugu, zeinak plazer handiz hartu duen ere egitasmoaren antolatzaileen parte hartzeko gonbidapena.

Kantaldi egunean, gainera, joan den ikasturtetik tailerrak bide-lagun izan duen Joxan Elosegiren presentziaz gozatu ahal izango du kantaldira hurbiltzen denak. Izan ere, bera arduratuko da bertso-sorta guztien testuingurua zehazteaz, eta entzuleei Joxe Mari Lopetegiren bertsogintzaz hainbat xehetasun zein bitxikeriaren berri emateaz. Ederki asko ezagutzen du Lopetegiren lana Elosegik. Berak idatzia da, besteak beste, “Joxe Mari Lopetegi, errepublikaren bertsolaria” liburua (Paper Hotsak, 2004), eta Lopetegiren bizitza eta lanari buruzko hitzaldia eman zuen Irungo Oiasso museoan, apirilaren 13an. Hitzaldi hura bertso-tailerrak joan den ikastaroan bideratutako ekitaldi-multzoaren barnean antolatu zen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra