Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 2016-10-20

Larunbatean Aiziritzen hasiko da finalaurrekoen bigarren itzulia

Larunbatean Aiziritzen hasiko da finalaurrekoen bigarren itzulia
Sustrai Colina, Miren Artetxe, Egoitz Zelaia, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua eta Nahia Sasco ariko dira kantuan Herriko Gelan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
 Larunbat honetan hasiko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finalaurrekoen bigarren itzulia. Aiziritzen jokatuko da lehendabiziko saioa, Herriko Gelan arratsaldeko 17:00etan. Pettan Prebende aurkezle dela, honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Sustrai Colina
 Miren Artetxe
 Egoitz Zelaia
 Maddalen Arzallus
 Maddi Sarasua
 Nahia Sasco


 Egin beharreko lana

 Bertsolariek hamahiruna bertso puntuagarri bota beharko dituzte. Honako hauek dira egin beharreko ariketak:

 -Zortziko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -Zortziko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -Hamarreko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -Kartzelan banaka: bi punturi erantzun eta gaia emanda bi bertso

 Sailkapena
 
 Momentuz, finalaurrekoen lehenengo itzulia jokatuta, honela dago sailkapena:

 1.- Sustrai Colinak        388,5 puntu
 2.- Amets Arzallusek     363 puntu
 3.- Odei Barrosok          361 puntu
 4.- Miren Artetxek         358,5 puntu
 5.- Xumai Muruak           333 puntu
 6.- Egoitz Zelaiak         331,5 puntu
 7.- Maddalen Arzallusek    330,5 puntu
 8.- Eneritz Zabaletak      323,5 puntu
 9.- Maddi Sarasuak         320 puntu
 10. Aitor Servierrek       306 puntu
 11.- Nahia Sascok          302,5 puntu
 12.- Ramuntxo Christyk     294,5 puntu

 Sarrerak

 Sarrerak Aiziritzeko Herriko Gelan bertan eskuratu ahal izango dira, leihatiletan, larunbatean bertan. Horrez gain, finalerako sarrerak ere salgai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian edo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat puntutan

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra