Arabako Bertsolari Txapelketa 2016-11-03

Asier Otamendi eta Andere Arriolabengoa lehen bi sailkatuak

Asier Otamendi eta Andere Arriolabengoa lehen bi sailkatuak
Pasa den asteburuan jokatu ziren 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan kantatzeko lehen bi kanporaketak. Maeztun Asier Otamendik irabazi zuen eta Lantziegon Andere Arriolabengoak; beraz, biak zuzenean sailkatu dira urtarrilean hasiko den txapelketara. Gainontzekoak asteburu honetan jokatuko diren beste bi kanporaketetean gertatzen denaren zain geratu dira.
Asier Otamendi eta Andere Arriolabengoa 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan izango dira kantuan. Pasa den asteburuan jokatu ziren lehen bi kanporaketak eta saioa irabazita, zuzenean sailkatu dira urtarrilean hasiko den txapelketara.

Horrela sailkatu ziren bertsolariak, ostiralean Maeztun:
1.Asier Otamendi     193 puntu
2.Felipe Zelaieta      153,5 puntu
3.Unai Bengoetxea  142 puntu
4.Maddalen Arrausi  121,5 puntu

Irati Anda eta Juan Mari Juaristi ez ziren kanporaketan izan eta seikotea osatzeko Julen Zulaika eta Ruben Sanchezek kantatu zuten, puntuatu gabe.

Eta larunbatean Lantziegon jokatu zen kanporaketaren sailkapena:
1. Andere Arriolabengoa  176,5 puntu
2. Paula Amilburu              163,5 puntu
3. Serapio Lopez                162,5 puntu
4.  Asier Rubio                    145 puntu
5. Jon Ruiz de Pinedo       144,5 puntu
6.  Xabi Rico                        130,5 puntu

Asteburu honetan jokatuko diren azken bi kanporaketetan erabakiko da zein diren 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan kantatuko duten bertsolariak.

Izarran eta Araian izango dira azken kanporaketak

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra