Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-11-04

Mattin bertsolariaren pasadizoak

Ehun urte dira Mattin bertsolaria Ahetzen jaio zela. Hori dela eta, aurtengo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko txapelketak bera omenduko du azaroaren 12ko finalean. Besteak beste, bere seme den Panpili Treku-k jarriko dio txapela txapeldunari. 1986ko "Aurrez aurre" programako irudiak dira hauek. Mattinen pasadizoak Lazkao Txikik eta Mattinek berak kontatuta.
Ehun urte dira Mattin bertsolaria Ahetzen jaio zela. Hori dela eta, aurtengo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko txapelketak bera omenduko du azaroaren 12ko finalean. Besteak beste, bere seme den Panpili Treku-k jarriko dio txapela txapeldunari.

Mattin-en bertsoaz gain, bere pasadizoak ere gogoan hartuak izan dira. Horietako batzuk entzungo ditugu Lazkao Txiki-k kontatuta, baita Mattin zenaren ahotik ere.

Euskal Telebistako “Aurrez aurre” programako irudiak dira, 1986koak. Joxe Mari Iriondo-k Mattin-en emaztea,  Mari, elkarrizketatu zuen eta pasadizo hauek hauek eskaini zituzten. Bistan dena, batzuk aurrez grabatutakoak dira, Mattin 1981ean zendu baitzen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra