Emanaldi berezia 2016-11-10

Txirrita larogei bertsotan

Txirrita hil zirenetik larogei urte bete diren honetan, emanaldi ugari ari dira egiten Ereñotzun. Tartean, hilaren 29an, Eñaut Agirrek kantaldi berezia eskaini zuen Imanol Kamioren eta Jexux Aranbururen musikak lagunduta.
 "Nire aipamenak izango dira beste larogei urtian" kantatu zuen Joxe Manuel Lujanbio "Txirritak" hil aurretik. 1936an hil zen bertsolari ezaguna, eta aurten bete dira larogei urte. Ereñotzun ondo gogoan hartu dute efemeridea, eta urte osoan zehar egitarau ugari antolatu dituzte Txirrita gogoratzeko.

 Txirrita larogei bertsotan

 Tartean, urriaren 29an, Eñaut Agirrek kantaldi berezia eskaini zuen Imanol Kamiok eta Jexux Aranburuk lagunduta. Txirrita laurogei bertsotan gogoratzeko erronka hartu zuen, eta oso tonu desberdinetako bertsoen bidez erakutsi zuen Txirritaren izaera: umorezko bertsoak, Euskal Herriari buruzko ikuspegi kritikoa zutenak, zeharka hitz egiten zutenak, bere lagunekin izandako elkarrizketak... Aurpegi ugari zituen Txirritak, eta batzuk erakutsi zituzten emanaldian, Ereñotzuko pilotalekuan. Tartean, Hernaniko Bertso-Eskolako kideak ere atera ziren oholtzara kantuan laguntzera.

 Emanaldiko laburpen zabala ikusgai dago Bertsoa.eus-en.

"Txikitandikan hartua nuen"
2016-10-29 Ereñotzu

"Zuk hil zenuen artzaia"
2016-10-29 Ereñotzu

Euskal Herriari
2016-10-29 Ereñotzu

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra