Bertsopaper lehiaketak 2016-11-16

Pello Mari Otaño eta San Antontxu bertsopaper lehiaketak martxan daude

Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketan azaroaren 18an itxiko da lanak bidaltzeko epea. Hirugarren edizioa bete du aurten ekimenak. Hiru kategoria bereizi dituzte antolatzaileek: gaztetxoak, gazteak eta helduak. San Antontxu bertsopaper lehiaketak hemeretzigarren edizioa du aurtengoa eta abenduaren 31n itxiko da lanak aurkezteko epea. Bi kategoria izango dira hemen: gazteak eta helduak.
 Bertsopaper lehiaketa ugari antolatzen dira Euskal Herrian. Une honetan, bi dira martxan daudenak.

 Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketa

 Alde batetik, Harituz Bertsozale Taldeak eta Zizurkilgo Teodoro Hernandorena kultur taldeak antolatuta, zabalik dago Pello Mari Otaño lehiaketara lanak bidaltzeko epea. Hiru kategoria bereizi dituzte antolatzaileek:

 -Gaztetxoen mailan hiru bertso edo sei koplako sortak bidali beharko dira.
 -Gazteen mailan gutxienez sei bertsoko sortak izan beharko dute
 -Helduen mailan, berriz, zortzi bertso izan beharko dituzte sortek gutxienez

 Lanak azaroaren 18a baino lehen bidali beharko dira info@hernandorena.eus helbidera. Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 3an izango da.

 San Antontxu Bertsopaper Lehiaketa

 
 Bestetik, Mungiako Taket Bertsolaritza Alkarteak aurten ere San Antontxu bertsopaper lehiaketa antolatu du. Kasu honetan bi kategoria bereizi dituzte:

 -Gazteak (18 urtera artekoak): Gutxienez sei bertso eta gehienez zortziko sortak
 -Helduak (18 urte edo gehiagokoak): Gutxienez zortzi bertso eta gehienez hamabikoak

 Lanak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira honako helbide honetara: taketba@gmail.com

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra