UNIbertsoan 2016-11-29

Saio bereziak izango dira ostegunean EHUko Donostiako egoitzan

Saio bereziak izango dira ostegunean EHUko Donostiako egoitzan
Ignacio Maria Berriola Zentroan izango dira saioak. Eguerdiko 12:00etan hitzaldia eskainiko du Beñat Krolemek. Ondoren, "Bertso Marraztuak" emanaldi berezia izango da.
 Urtebete da jada UNIbertsoan egitasmoaren lehenengo saioa egin zela. Bertsolaritzaren ikerketak unibertsitateko ikasleengana hurbildu asmoz abiatu zuten proiektua EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzak eta Mintzola Ahozko Lantegiak.

 Ostegunean saio bikoitza

 Ostegun honetan saio bikoitza izango da EHUk Donostian duen Ignacio Maria Berriola Zentroan. Eguerdiko 12:00etan hitzaldia eskainiko du Beñat Krolemek bertsolaritza eta irudiaren arteko harremanaren inguruan. Beñat Krolemek Mintzolaren eta Mikel Laboa Katedraren ikerketa proiektu saria jaso zuen iaz.

 Hitzaldia bukatu ondoren, "Bertso Marraztuak" emanaldi berezia izango da ikusgai. Amets Arzallus eta Alaia Martin jardungo dira bertsotan, Unai Gaztelumendik momentuan bertan sortuko dituen marrazkiak gaitzat hartuta.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra