Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2016-12-01

Bizkaiko azken finalaurrekoa Larrabetzun zapatuan

Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Ibon Ajuriagojeaskoa, Mikel Goiena, Julen Erezuma eta Ander Elortegi arituko dira kantuan. 17:30etan frontoian. Sarrerak: www.bertsosarrerak.eu
Datorren zapatuan erabakiko dira Bizkaiko beste sei finalistak, Jone Uria eta Beñat Ugartetxearekin Miribilan arituko direnak. Larrabetzun ere sei bertsolari arituko dira kantuan:
Etxahun Lekue Bizkaiko finalista beteranoa da eta Miren Amuriza ere finalean izan zen orain lau urte. Gainerakoek larunbatean dute zortzikotean sartzeko aukera.

Maite Berriozabal arituko da gai-emaie, eta epaile: Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi eta Itziar Basterretxea.

Behin behineko sailkapena

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra