Hitzetik Hortzera 2016-12-09

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen errepasoa

Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal sailkatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Zortzirak elkarrizketatuko dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran.
 Abenduaren 17an Bilboko Miribilla aretoan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final handia. Hiru finalaurreko jokatuta, honako zortzikote hau ariko da bertan: Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal. Final horri begira jarriko da Hitzetik Hortzera igandean.

 Finalaurrekoetako onena

 Markina-Xemeinen, Basaurin eta Larrabetzun jokatu ziren hiru finalaurrekoak. Horietan 18 bertsolari aritu ziren kantuan. Saio horietako bertsoaldi onenak eskainiko ditu igandeko Hitzetik Hortzerak.

 Finalisten iritziak


 Finalaurrekoetako errepasoa egiteaz gain, zortzi finalisten hitzak ere bilduko dituzte igandeko programan, eta txapelketan orain arte izandako sentsazioak eta finalera begira dauzkaten asmoak zein diren kontatuko dute.

 Igandean ikusgai

 Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere bai, EITB Nahieran-en.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra