Iñaki Beristain, Xabier Euzkitze eta Eduardo Urartek idatzia 2016-12-08

"Nikolas Segurola. Fraide, artzain eta bertsolari" liburua argitaratu dute

"Nikolas Segurola. Fraide, artzain eta bertsolari" izenarekin argitaratu berri du Frantziskotarrak argitaletxeak Nikolas Segurolari buruzko liburua. Iñaki Beristain frantziskotarrak kontatu dizkigu liburuaren nondik-norakoak Gomiztegiko Artzain Eskolan egindako elkarrizketan.
"Nikolas Segurola. Fraide, artzain eta bertsolari" izenarekin argitaratu berri du Frantziskotarrak argitaletxeak Nikolas Segurolari buruzko liburua.

Izenburuak aipatzen dituen Nikolasen hiru ofizio eta afizioak azaldu nahi izan dituzte eta horretarako egileak ere asko izan dira: Iñaki Beristain, Xabier Euzkitze eta Eduardo Urarte izan dira atal horiek jorratu dituztenak eta laguntzaile asko izan dituzte bide horretan.

Nikolas Segurola bertsozalea: bertsolaritik gai-jartzailera

Segurolak dio oso bertsozalea dela eta bertsolari moduan pausotxo batzuk egin ostean,  bertso jartzaile moduan, epaile gisa (1986ko txapelketan esaterako) eta batez ere gai-jartzaile moduan ikusi dugu azken urteotan.

Edizioak  216 orrialde ditu, eta 20 euroan dago salgai.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin