Kanporaketa ostiralean jokatu zen Iruñeko Katakraken 2016-12-19

Karasatorre, Illarregi, Ziganda eta Aleman sailkatu dira Nafarroako txapelketako final-laurdenetara

Nafarroako Bertsolari Txapelketarako kanporaketa-saioa jokatu zen ostiralean Iruñeko Katakraken. Txapelketan lehen aldiz izena eman duten bertsolariek hartu zuten parte eta horietatik lau sailkatu dira final-laurdenetara: Saats Karasatorre, Joanes Illarregi, Joana Ziganda eta Sahats Aleman. Entzule asko gerturatu ziren saioa entzutera.
Nafarroako Bertsolari Txapelketarako kanporaketa-saioa jokatu zen ostiralean Iruñeko Katakraken. Txapelketan lehen aldiz izena eman duten zortzi bertsolarik hartu zuten parte eta horietatik lau sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetara: Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Joanes Illarregi (Leitza), Joana Ziganda (Oskotz) ,etal Sahats Aleman (Barañain). Beraiekin batera aritu ziren kantuan  Ander Baiano (Barañain),  Ainara Ieregi (Barañain),  Aitor Irastortza (Azpirotz) eta Luis Mari Larreta (Aldatz).

Iruñeko Katakrakeko aretoa leporaino bete zen saiora gerturatu zen entzuleekin

Otsailean hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Honela, osatuta geratu da 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako parte-hartzaileen zerrenda. Guztira 35 bertsolarik eman dute izena eta horietatik 30 hasiko dira final-laurdenen fasean. Lehen saioa otsailaren 18an izango da eta finala apirilaren 8an.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra