Elkarrizketa - Ainhoa Aranburu 2016-12-22

"Gaia emateko moduan, uste dut arte eszenikoak duen indarra eta aukera aprobetxatu litekeela"

"Bertsoa itzali gabe, bertsolariari itzal egin gabe" aukera berrien aldeko apustua egiten du Aranburuk. Bera eremu hori lantzen jarraitzeko gogoz agertu da, eta uste du jende asko dagoela gauza berriak probatu nahi diuena. "Oholtza gabeko bertsolaria" ere aldarrikatzen du. Bestalde, 20 urteko esperientziak erakutsi dio bertsoak euskara ikasten ari denari asko ematen diola.

Ainhoa Aranburu umetan bertsozaletu zen, ikastolan. Amorratzeraino zaletu eta urteetan barruan eraman du mundu hori "modu intimoan" bere hitzetan, bertso eskolako girorik bizi izan gabe. Bartzelonako Hizkuntza Eskolan euskara irakasle zela hasi zen bere bertso bidea lantzen eta garatzen: "nahi gabe bertsotako adibideak eskapatzen zitzaizkidan klasean". Bertsoa gelan baliatzeaz gain, eskola orduz kanpoko bertso eskola sortu zuen, saioak antolatu, aurkeztu... "Iruñeara nindoanean garbi neukan bertso eskola batean hasi behar nuela" eta halaxe egin zuen. Hizkuntza Eskolan ari da joan den 10 urtetotan eta euskaldun berriekin osatutako bi bertso eskola ditu, besteak beste. Bertsotan egitea ere oso gustukoa du: Mariano Izetan parte hartu zuen, Nafarroako Txapelketan ere bai, eta Bardoetan finalean kantatu zuen taldeka. "Umetan ere gustatzen zitzaidan bertsotan aritzea, eh!" dio, "baina ez nuen girorik izan" dio erdi penetan. Iruñean topatu zuen bertso giro hori. Gai-jartzaile lanean bidea egiten ari da Ainhoa Aranburu. Arte eszenikoen aukerak baliatzea aldarrikatzen du eta egiten du, besteak beste, Bertsoaroan. Hori bai, "bertsoa itzali gabe, bertsolariari itzal egin gabe" azpimarratzen du, garbi utzita estimatzen eta miresten duela bertsoaren alde biluzia ere.

Oholtza gabeko bertsolariaren figura ere berreskuratu nahi luke, "aldarrikatzen ari naizena garai bateko tabernetako bertsolaria da seguruenera, baina, orain bertso eskolak daudenez gero, hor lantzeko bide bat egon liteke"


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra