Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-12-23

Hogeita bost urte Gipuzkoako Txapelketa hartatik

Atzo bete ziren 25 urte 1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final ezaguna egin zela. 10.000 lagun elkartu ziren Donostiako Belodromoan eta garaiko bertsolari gazte eta aktiboenak aritu ziren kantuan han: Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Martin Rezabal “Olaso”, Jon Sarasua, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua eta Xabier Euzkitze. Ikusgai dituzue denen puntu-erantzunak, ETBren emisiotik jasotako irudiak.

Peñagarikanoren txapela eta Sarasuaren "protesta"
Anjel Mari Peñagarikanori jantzi zion txapela Txomin Garmendiak (berak irabazi zuen txapela aurretik egin zen azken Gipuzkoako txapelketan, 1967an) Zeresana eman zuen baita ere, Jon Sarasuak egin zuen "protestak". Honela jaso zuten orduko egunkariek 1991ko Gipuzkoako final harek eman zuena:

“Peñagarikanok Anoetatik  Anoetara eraman zuen Gipuzkoako txapel preziatua” azaltzen zuen DEIAk bere “Sociedad” altalean. Diario Vascok “Cultura”-ren atalean “Peñagarikano venció a los pronòsticos”.“Bi punturen aldeagatik kendu zion atzo txapela Peñagarikanok Andoni Egañari” zioen EGIN egunkariak.

Eta labur titulatu zuen EUSKALDUNON EGUNKARIAK: “Peñagarikano txapeldun!”. Azpitituluan Sarasuarena nabarmentzeko, “Jon Sarasuak bertso traketsa egin zuen berariaz, eta eztabaida piztu zuen” eta barruko orrialdetan jarraitu zuen gaiak “Jon Sarasua, polemika 8ko txikian”.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin