Ahots Baten Sormen egonaldia 2016-12-21

40 gazte hitzaren inguruan bilduta

40 gazte hitzaren inguruan bilduta
Euskarazko ahozko sorkuntzako diziplina desberdinak elkartuko dira abenduaren 26tik 30era Zestoako Sastarrain baserri eskolan. ITU bandako kideak, Jose Mari Agirretxe "Porrotx" antzezlea, Anari kantaria eta Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariak izango dituzte bisitan.
 Bigarrenez antolatu du aurten Mintzola Ahozko Lantegiak "Ahots Baten" sormen egonaldia. Euskarazko ahozko sorkuntzako diziplina desbedinetako sortzaileak ezagutu ahal izango dituzte 40 gazteko Zestoako Sastarrain baserri eskolan abenduaren 26tik 30era bitarte.

 Bost egunetan lau diziplina

 Bost egunetako egonaldia izango da aurtengoa, eta egunero adierazpide bat landu ahal izango da sortzaile desberdinen ahotik. Hala, "Lekore" literatura aldizkaria sustatzen duten ITU bandakoen bisita izango da lehenengo egunean; bigarren egunean, berriz, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx"-en eskutik antzerkia landuko dute; hirugarren egunean Anari kantariarekin kantuaz ariko dira eta, azken egunean, Miren Amuriza eta Julio Soto hurbilduko dira bertsotara.

 Sortzaile hauekin hitz egiteaz gain diziplina ezberdinetan jarduteko aukera izango dute gazteek, eta gaubelak ere izango dituzte. Urtean zehar antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura landu dituzten 15 eta 20 urte bitarteko gazteak elkartuko dira, eta beraien arteko harremanak sendotzeaz gain, esperimentatzea ere bada helburua. Bost begiralek dinamizatuko dute egonaldia.

 Elkarlan baten emaitza

 Elkarlan zabal baten emaitza da "Ahots Baten" sormen egonaldia. Mintzola Ahozko Lantegiak, Ikastolen Elkarteak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, Euskal Kantuzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute elkarlanean, ipuingintzari lotutako zenbait eragilerekin batera. 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra