Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2017-01-06

Lazkao-Txikik gutuna Errege Magoei

Olentzerok ez badigu nahi genuen hura ekarri, oraindik badugu beste aukera bat; zehazki Hego Euskal Herrian eta inguru katolikoetan: Errege Magoak izan daitezke bigarren aukera hori. Haiei gutuna idazteko eskatu zion Iñaki Muruak Lazkao Txikiri 1981ean. Gure oparia hauxe, Lazkao-Txikiren ahots eta kantaera goxoa.
Olentzerok ez badigu nahi genuen hura ekarri, oraindik badugu beste aukera bat; zehazki Hego Euskal Herrian eta inguru katolikoetan: Errege Magoak izan daitezke bigarren aukera hori.

Errege Magoei gutuna idazteko eskatu zion Iñaki Muruak Lazkao Txikiri 1981ean. Tolosan izan zen jaialdia, abenduaren 7an, eta Larraulen erretako Elizegi baserria berreskuratzeko diru-bilketarako antolatu zen. Lazkao Txirekin batera aritu ziren kantuan Joxe Agirre, Jon Enbeita, Jon Lopategi, Manuel Lasarte, Jon Azpillaga, Imanol Lazkano eta Xabier Amuriza.

Gure oparia hauxe, Lazkao-Txikiren ahots eta kantaera goxoa.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra