Donostiako Antigua auzoan 2017-01-18

Mikel Laboa Sariketa jokatuko da larunbatean

Mikel Laboa Sariketa jokatuko da larunbatean
Sarai Robles, Andoni Mujika, Kerman Diaz, Paule Loizaga, Txaber Altube eta Nahia Sasco ariko dira kantuan. Larunbatean izango da saioa, arratsaldeko 18:30ean, Donostiako Doka Kafe Antzokian.
 Sei urte dira jada Donostiako Antigua auzoan Mikel Laboa sariketa jokatzen hasi zirenetik. Bertsolari gazteei zuzendutako sariketa da. Larunbatean izango da aurtengoa, arratsaldeko 18:30ean, Antiguako Doka Kafe Antzokian. Honako seikote hau ariko da kantuan:

 Sarai Robles
 Andoni Mujika
 Kerman Diaz
 Paule Loizaga
 Txaber Altube
 Nahia Sasco


 Egin beharreko lana

 Bertsolariek honako ariketa hauek egin beharko dituzte:

 -Zortziko handian, binaka, hiruna bertso
 -Zortziko txikian, binaka, hiruna bertso
 -Bina punturi erantzun
 -Hitza emanda bertso bat

 Behin ariketa hauek eginda, puntuazio onena lortzen duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute. Honako ariketa hauek izango dituzte buruz burukoan:

 -Sei puntuko motzean, binaka, hiruna bertso
 -Puntutan binaka sei bertso osatu arte
 -Bakarka hiru bertso, nahi duten neurri eta doinuan

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra