Aiaraldeko bertso-eskola 2017-01-26

Arabako lehenengo bertso-eskola

35 urte bete dira jada Laudion Aiaraldeko bertsozale kuadrila bat biltzen hasi zenetik. "Tunel" taberna izan zuten bilgune urteetan. Pedro Bizkarguenaga eta Izar Mendigurenek azaldu digute bertso-eskolaren ibilbidea.
 35 urte bete dira jada Aiaraldeko bertsozale kuadrila bat Laudion biltzen hasi zenetik. Hortik sortuko zen Arabako lehenengo bertso-eskola: Aiaraldekoa. Lehendabiziko bilera haietan parte hartu zuen Pedro Bizkarguenagak.

 Tunelean argia

 10 urte inguruz, ostiralero-ostiralero Laudioko "Tunel" jatetxean elkartu ziren hutsik egin gabe. Pedro Bizkarguenagak azaldu duenez, Aiaraldean bertsolaritzak "tunelean argia" ikusi zuen.

 Eskualde osora zabaldua

 Gaur egun bertso-eskolan buru-belarri ari da lanean Izar Mendiguren. Laudioko lehenengo bilera haietatik zabalduz joan da proiektua eta, gaur egun, Aiaralde osora hedatua dago bertso-eskola. Hezkuntza arautuan bertsolaritzaren berri jasotzen dute ikasleek, eta bertso-eskolan ere taldetxo bat ari da. Orain Arabako Bertsolari Txapelketa prestatzen ari dira.

 Dena den, bertsozaletasuna zabaldu asmoz, bestelako proiektuak ere badituzte: Bertso Korrika eta Bertsotruk egitasmoak, Amurrioko urteroko jaialdia, Orduñako Gaztetxeko urteroko saioa...

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra