Datorren ostiralean hasiko da 2017-01-30

38 talde Gipuzkoako Herriartekoan

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak larunbatean aurkeztu zuen Herriarteko Txapelketa Azpeitian. 38 talde izango dira eta 270 parte hartzaile inguru, bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta antolatzaileen artean. Azkoitian, Lasarten eta Zarautzen hasiko da asteburu honetan. Finala, maiatzaren 27an, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, duela 18 urteko hartan bezala.
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak larunbatean aurkeztu zuen Herriarteko Txapelketa Azpeitian. 38 talde izango dira eta 270 parte hartzaile inguru, bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta antolatzaileen artean. Azkoitian, Lasarten eta Zarautzen hasiko da asteburu honetan. Finala, maiatzaren 27an, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, duela 18 urteko hartan bezala.

Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Mikel Artola eta Eneritz Artetxe, Herriarteko koordinatzaileek eman dituzte ekimenaren gaineko xehetasun guztiak. Herriartekoarekin, Gipuzkoako herrietako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi dela, azaldu du Jauregik. Gainera, “parte hartzaile guztien txapelketa izango da ; lehia baino gehiago, gozamena izango da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana da”.

Lau fase
                -Lehen fasea: otsailaren 3tik martxoaren 12ra. 38 taldeak 12 multzotan banatu dira. Hamar multzo hiru taldekoak dira eta, beste biak, laukoak. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera.

                -Bigarren fasea: martxoaren 23tik apirilaren 9ra. Aurreko fasetik sailkatu diren 12 taldeak lau multzotan banatuko dira, hirunaka. Multzo bakoitzetik bat sailkatuko da finalaurrekoetarako.

                -Finalaurrekoak: maiatzaren 6an eta maiatzaren 13an izango dira. Lehenengoa Alegian, eta, bigarrena, berriz, Bergaran.. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean.

                -Finala: maiatzaren 27an izango da, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.


Herriarteko irudia Mirari Sagarzazu artista oñatiarrak egina da. Sintonia, berriz, Legazpiko bertso eskolakoen ardura izan da: Joxe Arizkorretak eta John Dealer taldeko musikariek (Noel Calvo, Iñigo Caballero eta Iñaki Ormazabalek) egindakoa da; eurei laguntzen aritu dira Alex Calvo, Andoni Andueza eta Agurtzane Elustondo. Mikele Arizkorreta eta Noel Calvok abestu dute Asier Iriondok egindako letra. Grabazio lana Legazpiko Subeltza elkartean egina dago, Iker Otegi eta Iñaki Gurrutxagaren laguntzarekin.

#herriartekoa

Herriartekoari sarean jarraipena egiteko antolakuntzatik #herriartekoa baliatzea gomendatu dute.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian
Bestalde, datozen asteetan jarriko dira salgai Alegian eta Bergaran egingo diren final aurrekoetarako sarrerak, baita Azpeitian egingo den finalekoak ere, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin