Otsailaren 18an jokatuko da lehen final-laurdena 2017-02-04

35 bertsolari eta 10 saio izango dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan

35 bertsolari eta 10 saio izango dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan
Inoizko parte-hartze handiena izango du 43.Nafarroako Bertsolari Txapelketak. 35 bertsolarik eman zuten izena; horietako bederatzik lehenengo aldiz, eta abenduan Iruñean jokatu zen kanporaketan bederatzi horietatik lauk lortu zuten final-laurdenetarako txartela. Beraz, 30 bertsolarirekin abiatuko da final-laurdenen fasea otsailaren 18an Tafallan. Finala apirilaren 8an jokatuko da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.
Inoizko parte-hartze handiena izango du 43.Nafarroako Bertsolari Txapelketa-k. 35 bertsolarik eman zuten izena; horietako bederatzik lehenengo aldiz, eta abenduan Iruñean jokatu zen kanporaketan bederatzi horietatik lauk lortu zuten final-laurdenetarako txartela: Saats Karasatorre, Joanes Illarregi, Joana Ziganda eta Sahats Aleman sailkatu ziren.

Beraz, 30 bertsolarirekin abiatuko da final-laurdenen fasea. Otsailaren 18an jokatuko da lehen final-laurdena Tafallan. Bost saiotan hemezortzi bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara; eta hor, hiru saiotan, zortzi bertsolarik lortuko dute finalerako sailkapena. Finala apirilaren 8an jokatuko da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Urte osoko lanaren emaitza
"Argi dago Nafarroako Bertsolari Txapelketa urtean zehar egiten den lan isilaren fruitua dela" diote antolatzaileek. Izan ere, bereziki transmisioan egiten den lanagatik ezagutarazten da bertsolaritza. "Geroz eta gehiago dira Nafarroako herrietan sortzen ari diren gaztetxo zein helduentzako bertso-eskolak" eta "Nafarroako ikastetxeetan garatzen den "Bertsolaritza irakaskuntzan" programari esker, urtero 2400 ikaslek baino gehiagok lantzen dute bertsogintza eta ahozkotasuna".

Nafarroan bertsolaritza sustatzea helburu
"Bertsolaritza sustatzea eta zaletasun txikiagoa den lekuetan bertsolaritza ezagutaraztea" da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren helburuetako bat. Horrekin batera noski, "bertsolari nafarrak motibatu eta ezagutzera eman nahi dira"; hirugarrenez, bertsolaritzaren bueltan Nafarroan lanean ari direnen elkargune izan nahi du txapelketak, "80 bat lagunen arteko elkarlana ezinbestekoa da urtean zehar gainerako egitasmoak aurrera eramateko"; eta bukatzeko, bertsolaritzaren "prestigioa" handitu nahi da, "kultur-jarduera gisa gizarte osoari erakutsaraziz".

Txapelketaren jarraipena Bertsoa.eus atarian
Astez asteko jarraipena egingo diogu Nafarroako Bertsolari Txapelketari Bertsoa.eus atarian. Saioetako emaitzekin batera, bertsoaldi onenak ere ikusgai jarriko ditugu. Saioei eta parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago izango duzue www.bertsozale.eus atarian.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa: saioak
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: faseak eta egin beharreko lanak
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: sarrerak

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra