Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-02-04

Nafarroako Bertsolari Txapelketa: faseak eta egin beharreko lanak

FASEAK
Final-laurdenak
-Bost final-laurden, seina bertsolarirekin.
-Hemezortzi bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara, final-laurden bakoitzeko lehenengo sailkatuak eta hamahiru puntuaziorik onenak.

Finalaurrekoak
-Hiru finalaurreko, seina bertsolarirekin.
-Zortzi bertsolari sailkatuko dira finalera, finalaurreko bakoitzeko irabazlea eta bost puntuaziorik onenak.

Finala
-Zortzi bertsolari arituko dira. Lehenengo bi sailkatuen artean buruz burukoa jokatuko

EGIN BEHARREKO LANAK

Final-laurdenak
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
-Kartzelako lana
       *Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
       *Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian

Finalaurrekoak

-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean

-Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
-Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian

Buruz-burukoa
-Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean
-Kartzelako lana
     *Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra