Xenpelar Dokumentazio Zentroan 2017-02-03

Jon Azpillagaren agurra Bertso Egunean

2012ko urtarrilaren 28ko Bertso Egunean bertsolaritzako belaunaldiartekotasuna izan zen gai. Jon Azpillagak hiru bertso kantatu zituen hasierako agur moduan. Atzo hil zen Jon Azpillaga, eta gaur izango da hileta.
 Atzo hil zen Jon Azpillaga bertsolari ezagun eta maitatua. Plaza asko eta asko egin zituen bere bertso ibilbide oparoan. Bertsozaleen gogoetan bereziki iltzatuta geratu da 60ko hamarkadatik aurrera, Frankismoaren zentsurari eta mehatxuei aurre eginda, besteak beste Jon Lopategirekin batera plazetan egindako bidea.

 Txapelketetako ibilbidea

 Txapelketetan ere nabarmendu zen Pasaian jaio eta urte eta erdira Berriatuan bizitzen jarritako bertsolaria: 1961ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, eta Txapelketa Nagusiko finaletan aritu zen 1960an, 1962an, 1980an eta 1982an.

 2012ko Bertso Egunean

 2012ko urtarrilaren 28an Bertso Eguna izan zen Donostian. Bertsolaritzaren belaunaldiartekotasuna gaitzat hartu zen domino piezak ikur izan zituen edizio hartan. Horren lekuko, agurrak: Jon Azpillagak hiru bertso bota zituen hasierako agur moduan eta Maddi Sarasuak bota zuen azkeneko agurra. Jon Azpillagaren hiru bertsoak ekarri ditugu hona omenaldi moduan.

 Hileta gaur

 1960an Mutrikura ezkondu zen Jon Azpillaga, eta han bizi izan da. 81 urterekin hil da. Gaur izango da hileta elizkizuna, 19:00etan, Mutrikun bertan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra