Arabako Bertsolari txapelketa 2017-02-06

Manex Agirre irabazle Arabako lehen finalaurrekoan

Egungo Arabako txapeldunak 229 puntu lortu zituen. Bigarren Rikardo Gonzalez de Durana gelditu zen, bi puntura. Langraitzeko Gizarte etxean jokatu zen finalaurrekoa, 100 bertsozaleren berotasunean. Bertso hautaketa sarean izango da laster.
Atzo jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalurrekoa. Manex Agirre izan zen irabazle 229 punturekin, Rikardo Gonzalez de Duranaren aurretik, bi puntuz. Langraitzeko Gizarte Etxean jokatu zen saioa aretoa jendez beteta zela. Hona puntuaketa:

Manex Agirre                                  229 puntu
Rikardo Gonzalez de Durana      227 puntu
Peru Abarrategi                             222,5 puntu
Zigor Enbeita                                 215 puntu
Asier Rubio                                   204,5 puntu
Felipe Zelaieta                             200,5 puntu

Finalaurrekoa irabazita, Manex Agirrek Legution kantatuko du bigarren itzulian, martxoaren 4an. Gainontzekoek puntuazioen zain geratuko dira.

Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte izan zen Langraizko aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Iker Elexpuru eta Ainhoa Aizpurua. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa.

Datorren igandean, Zigoitian, 1.itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da.


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra