Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-02-15

Larunbatean hasiko da Nafarroako Txapelketa, Tafallan

Larunbatean hasiko 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Julio Soto, Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Sahats Aleman arituko dira kantuan. 17:30ean Centro Cultural Tafalla kulturgunean. Igandean, Auritzen jokatuko da bigarren kanporaketa.
Larunbatean hasiko 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Tafallan. Aurtengoak inoizko parte hartzerik zabalena izango du, 43 bertsolari denera eta apirilaren 8an jokatuko da finala Iruñean. Finalaurdenetako lehen saioan honako sei bertsolari hauek arituko dira:

Egin beharreko lana: 13 bertso puntuagarri
Bertsolariek 13 bertso puntuagarri botako dituzte, zortziko handian eta txikian, hamarreko txikian eta bakarka. Azken ariketa honetan, bi puntu erantzun eta gaia.
. Sarrerak: www.bertsosarrerak.eu gunean edo takilan bertan.

Igandean Auritzen
Igandean, berriz, Auritzen izango du hitzordua Nafarroako Txapelketak. Oholtzan kantuan arituko diren sei bertsolariak, honako hauek:

Kanporaketetako irabazleak finalaurrekora pasako dira zuzenean (5 denera) eta horiekin batean beste 13 bertsolari sailkatuko dira puntuazioz. Hiru finalaurreko jokatuko dira eta finala Iruñean, apirilaren 8an.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra