Arabako Bertsolari txapelketa 2017-02-16

Arabako hirugarren finalaurrekoa igandean Dulantzin

Kantuan sei bertsolari hauek arituko dira: Oihane Perea, Ander Solozabal, Asier Otamendi, Jon Ruiz de Pinedo eta Paula Amilburu. 17:30etan, kultur etxean.
Arabako Txapelketako lehenengo itzuliaren azken finalaurrekoa jokatuko da igande honetan Dulantzin, 17:30etan, Kultur Etxean. Honako sei bertsolari hauek arituko dira kantuan:

Hirugarren finalaurrekoa jokatuta, bigarren itzuliko taldeak osatuta geldituko dira. Gai-emailea Lierni Altuna Ugarte aramaioarra izango da.

Bi bertso eskola Lautadan
Lautadan 2 bertso-eskola daude: Agurainen eta Zalduondon. Adin guztietako 20 lagun 3 taldetan banatuta. Plazatan kantatzen duten 6 bertsolari daude eta urtero 20 bertso-saio inguru antolatzen dira. Agurain, Araia, eta Dulantziko 4 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 266 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan. Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Lautada mailan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra