Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2017-02-17

Tafallan kantari

Larunbatean abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa Tafallan. 2009an ere bertan izan zen txapelketa, eta Xabier Silveiraren kartzela eta Xabier Terrerosen hasierako agurra berreskuratu ditugu.
 Larunbat honetan abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa Tafallan. Honako seikote hau ariko da kantuan bertan:

 Iban Garro
 Iñigo Olaetxea
 Julio Soto
 Kotte Plaza
 Mikel Lasarte
 Sahats Aleman


 2011n Xabier Terreros nagusi

 Lehenago ere kanporaketa bat baino gehiago egin izan da Tafallan. Azkena 2011ko otsailaren 19an izan zen. Egun hartan honako seikote hau aritu zen bertsotan:

 Xabier Terreros
 Ander Fuentes"Itturri"
 Miel Mari Elosegi "Luze"
 Ainhoa Aranburu
 Jose Luis Barberia "Zili"
 Egoitz Gorosterrazu


 Egun hartan Xabier Terrerosek jaso zituen puntu gehien, Ander Fuentes "Itturri"-ren aurretik.

 2009ko agurra eta kartzelakoa

 2009ko otsailaren 14an ere kanporaketa bat jokatu zen Tafallan. Egun hartan honako seikote hau aritu zen kantuan:

 Ekaitz Astiz
 Xabier Legarreta "Arano"
 Diego Riaño
 Xabier Silveira
 Xabier Terreros
 Jose Juan Zubieta "Etxabe"


 Egun hartan Xabier Silveira nagusitu zen eta Xabier Legarreta "Arano" geratu zen bigarren. Saio hartako bi bertsoaldi berreskuratu ditugu gaurko historikorako: Xabier Terrerosek Fermin Balentziaren abestia oinarri hartuta bota zuen agurra, eta Xabier Silveirak kartzelako lanean egindako ariketa.

 2000an lehenengo geltoki

 2000. urtean ere Tafallan hasi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Garai hartan Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolariek ere Nafarroako Txapelketan kantatu ohi zuten. Honako seikote hau aritu zen kantuan:

 Manolo Arozena
 Sustrai Colina
 Iñigo Ibarra
 Ekintza Landa
 Alaitz Rekondo
 Julen Zelaieta

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra