Arabako Bertsolari txapelketa 2017-02-20

Asier Otamendi irabazle Dulantzin eta azken hiru finalaurrekoak erabakita

Asier Otamendik irabazi du Arabako hirugarren finalaurrekoan. Bigarren itzuliko taldeak erabakita gelditu dira.
Asier Otamendi izan da nagusi Arabako txapelketako hirugarren finalaurrekoan, lehen itzuliko azkenekoan. Dulantzin jokatu zen saioa, Lierni Altunak aurketuta, 100 entzule inguru zeudela. Lanak amaituta, honako hau izan da sailkapena eta puntuaketa:

Asier Otamendi              237,5 puntu
Oihane Perea                 235,5 puntu
Paula Amilburu              235 puntu
Ander Solozabal            216,5 puntu
Izar Mendiguren            199,5 puntu
Jon Ruiz de Pinedo      188 puntu

Bigarren itzuliko finalaurrekoak
Finalaurrekoetako lehen itzulia jokatuta, bigarren itzulian kantatuko dute bertsolariek eta honela egokitu dira taldeak:

Legutio

Martxoak 4, larunbata

Manex Agirre
Jon Ruiz de Pinedo
Felipe Zelaieta
Iker Agirre
Peru Abarrategi
Iñaki Viñaspre
   

Laudio
Martxoak 11, larunbata
   
Xabi Igoa
Jagoba Apaolaza
Asier Rubio
Ander Solozabal
Rikardo Gonzalez de Durana
Paula Amilburu

Aramaio
Martxoak 18, larunbata

Asier Otamendi
Izar Mendiguren
Zigor Enbeita
Andere Arriolabengoa
Serapio Lopez
Oihane Perea

Finala apirilaren 1ean izango da Gasteizen

Albiste gehiago

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»