Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-03-01

Lakuntzako bertsoaldi onenak sarean daude

Aimar Karrika, Eneko Lazkoz, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi, Oier Lakuntza eta Egoitz Gorosterrazu aritu ziren kantuan.. Asteburu honetan Iruritan eta Uharten egingo dira kanporaketak.
 Lakuntzan jokatu zen igandean Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa. 200 lagun bildu ziren Kultur Etxean. Ainhoa Aranburu aritu zen gai-jartzaile lanetan eta honela geratu zen sailkapena:

 1.- Aimar Karrikak          344,5 puntu
 2.- Eneko Lazkozek          344 puntu
 3.- Iker Gorosterrazuk      300 puntu
 4.- Joanes Illarregik       299,5 puntu
 5.- Oier Lakuntzak          288 puntu
 6.- Egoitz Gorosterrazuk    263,5 puntu

 Saioko hautaketa Sareko Plazan dago ikusgai.

 Larunbatean Iruritan

 Larunbat honetan Iruritan jokatuko da laugarren kanporaketa. 17:30ean izango da hitzordua Gizarte Bilgunean. Honako seikote hau ariko da kantuan:

 Oskar Estanga
 Julen Zelaieta
 Amaia Elizagoien
 Josu Sanjurjo
 Ekaitz Astiz
 Saats Karasatorre


 Igandean Uharten

 Igandean, berriz, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jokatuko da bosgarren eta azken kanporaketa, arratsaldeko 17:30ean hasita. Honako bertsolari hauek jardungo dira kantuan:

 Eneko Fernandez
 Ander Fuentes "Itturri"
 Sarai Robles
 Xabier Maia
 Irati Majuelo
 Oskar Sanz de Acedo


 Sarrerak salgai

 Ohi bezala, sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira eskuragarri. Dena den, nahi izanez gero, Iruritako saiorako sarrerak Elizondoko Fantxike dendan jarriko dira salgai, eta Uharteko saiorakoak Kultur Etxean bertan arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara. Eta saioko egunean bertan aretoetako leihatiletan ere eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra