Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-03-06

Xabier Maia irabazle Uharten eta finalaurreko taldeak erabakita

Xabier Maia irabazle Uharten eta finalaurreko taldeak erabakita
Xabier Maia Elizondoko bertsolaria nagusitu zen atzo Uharten, Nafarroako Txapelketako azken final laurdenean, 308,5 puntu lortuta. Maiak ere finalaurrekoetako txartela eskuratu du zuzenean. Bost final laurdenak jokatuta, finalaurrekoetako taldeak erabakita gelditu dira. Beran, Antsoainen eta Agoitzen izango dira, martxoaren 18, 19 eta 26an, hurrennez hurren.
Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jokatu zen atzo 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena, aretoa bete zuten ia 200 bertsozaleren beroan. Han aritu dira Sarai Robles, Irati Majuelo, Eneko Fernandez, Oskar Sanz de Acedo, Xabier Maia eta Ander Fuentes 'Itturri'. Uharteko gaztetxoen bertso eskolako ikasleen agurrak eman dio hasiera saioari. Maider Ansa aritu da gai-jartzaile lanetan.

Saio puntugarriaren ostean, Xabier Maiak eskuratu du puntu gehien, 308,5, eta horrenbestez, martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Honela geratu da Uharteko saioko puntuazioa:

Xabier Maia
                   308,5      
Eneko Fernandez
          298,5
Ander Fuentes 'Itturri'
     290,5
Irati Majuelo
                   268
Sarai Robles
                  266,5
Oskar Sanz de Acedo     255,5


Final laurdenak jokatuta, honela gelditu dira finalaurreko taldeak:

Martxoak 18 Berako kultur etxean, 17:30etan
Julio Soto
Eneko Lazkoz
Inigo Olaetxea
Ander Fuentes 'iturri'
Kotte plaza
Alazne Untxalo

Martxoak 19, Antsoain, antzokia, 17:30etan
Xabier Terreros
Xabier Maia
Iker Goresterrazu
Saioa Alkaiza
Josu Sanjurjo
Mikel Lasarte

Martxoak 26, Agoitz, kultur etxean, 17:30etan

Aimar Karrika
Julen Zelaieta
Joanes Illarregi
Eneko Fernandez
Patxi Castillo
Oier Lakuntza


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra