Arabako Bertsolari txapelketa 2017-03-13

Xabi Igoa irabazle Laudioko finalaurrekoan

Xabi Igoak irabazi du Arabako bosgarren finalaurrekoa eta finalerako txartela ere esku-eskura, behin behineko sailkapenean bera baita puntu gehien bildu dituena, azken finalaurrekoaren faltan.
Arabako Txapelketako bosgarren kanporaketa jokatu zen larunbatean Laudion eta Xabi Igoak lortu zuen puntuaziorik altuena. Finalerako behin behineko sailkapenean Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek bildu dituzte puntu gehien. Aramaion, hurrengo larunbatean jakingo da nortzuk diren 6 finalistak.

Xabi Igoa,                             243,0 puntu
Rikardo Gz. de Durana     238,0 puntu
Paula Amilburu                  234,0 puntu
Asier Rubio                         227,0puntu
Ander Solozabal                220,5 puntu
Jagoba Apaolaza              196,0 puntu

Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Nieves del Alamo izan zen Laudion aurkezlea. Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua, eta Aitor Jimenez. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa aritu zen.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin