Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-03-20

Julio Soto eta Xabier Maia nagusitu dira asteburuko saioetan

Julio Soto eta Xabier Maia nagusitu dira asteburuko saioetan
Beran Eneko Lazkoz, Ander Fuentes "Itturri", Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea eta Alazne Untxalo geratu ziren atzetik eta Antsoainen Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte.
 Asteburuan abiatu ziren Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, bi saiorekin.

 Julio Soto nagusi Beran


 Larunbatean 200 lagunek lepo bete zuten Berako Kultur Etxea lehendabiziko finalaurrekorako. Alaitz Rekondo aritu zen gai-jartzaile lanetan. Honela geratu ziren puntuazioak:

 1.- Julio Sotok                 422,5 puntu
 2.- Eneko Lazkozek              401,5 puntu
 3.- Ander Fuentes "Itturri"-k   383,5 puntu
 4.- Kotte Plazak                377,5 puntu
 5.- Iñigo Olaetxeak             367 puntu
 6.- Alazne Untxalok             358 puntu

 Xabier Maia, lehenegoz finalera

 Igandean Antsoainen jokatu zen bigarren finalaurrekoa, 200 entzuleren aurrean eta Maider Ansa aurkezle zela. Xabier Maiak irabazi zuen saioa, eta lehenengoz ariko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. Honela geratu zen sailkapena:

 1.- Xabier Maiak          392 puntu
 2.- Xabier Terrerosek     381,5 puntu
 3.- Saioa Alkaizak        373 puntu
 4.- Iker Gorosterrazuk    370 puntu
 5.- Josu Sanjurjok        364,5 puntu
 6.- Mikel Lasartek        337,5 puntu

 Sailkapena

 Finaleko zortzikotea erabakitzeko azkeneko finalaurrekoaren faltan, hauxe da behin-behineko sailkapena:

 1.- Julio Sotok                     422,5 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Eneko Lazkozek                  401,5 puntu
 3.- Xabier Maiak                    392 puntu, zuzenean sailkatua
 4.- Ander Fuentes "Itturri"-k       383,5 puntu
 5.- Xabier Terrerosek               381,5 puntu
 6.- Kotte Plazak                    377,5 puntu
 7.- Saioa Alkaizak                  373 puntu
 8.- Iker Gorosterrazuk              370 puntu
 9.- Iñigo Olaetxeak                 367 puntu
 10.- Josu Sanjurjok                 364,5 puntu
 11.- Alazne Untxalok                358 puntu
 12.- Mikel Lasartek                 337,5 puntu

 Azkeneko hitzordua Agoitzen

 Azkeneko finalaurrekoa igande honetan arratsaldeko 17:30ean jokatuko da Agoitzen, Kultur Etxean. Fernando Anbustegi ariko da aurkezle lanetan. Bertsotan, berriz, honako seikote hau:

 Aimar Karrika
 Eneko Fernandez
 Joanes Illarregi
 Julen Zelaieta
 Oier Lakuntza
 Patxi Castillo

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra