Hitzetik Hortzera 2017-03-24

Arabako finalera begira jarriko da Hitzetik Hortzera

Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre ariko dira apirilaren 1ean Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalisten hitzak eta finalaurrekoetako bigarren itzuliko bertsoaldi onenak bilduko ditu programak.
 Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre. Horixe da apirilaren 1ean Gasteizko Printzipal Antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko duen seikotea.

 Finalisten hitzak
    
 Arabako Bertsolari Txapelketako finalera begira jarriko da jada Hitzetik Hortzera. Sei finalisten hitzak jasoko ditu igande honetako programak: Txapelketan finalaurrekoen bi itzulietan izan dituzten sentsazioen eta finalera begira dauzkaten asmoen berri emango dute.

 Finalaurrekoetako bigarren itzuliko bertso onenak
   
 Dena den, bertsoek beteko dute programako zatirik zabalena igande honetan ere. Legutio, Laudio eta Aramaion jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldi onenak bilduko ditu programak. Legution Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Peru Abarrategi, Iker Agirre, Felipe Zelaieta eta Jon Ruiz de Pinedo aritu ziren kantuan; Laudion Xabi Igoa, Paula Amilburu, Rikardo Gonzalez de Durana, Ander Solozabal, Asier Rubio eta Jagoba Apaolaza eta Aramaion Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Andere Arriolabengoa, Zigor Enbeita eta Izar Mendiguren. 18 bertsolariek kantatutako alerik onenak azalduko dira programan.
 
 Igandean ikusgai
   
 Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere bai EITB Nahieran-en.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra