Arabako Bertsolari txapelketa 2017-03-28

Dena prest eta bertsolariak gogotsu Arabako finalerako

Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala, Gasteizen, 17:30etan hasita. Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio Lopez arituko dira kantuan. Karla Santistebanek jantziko dio txapeldunari txapela. Bertsoa.eus-ek zuzenean emango du ekitaldia.
Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala, Gasteizen, 17:30etan hasita. Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio Lopez arituko dira kantuan. Arabako Bertsozale Elkarteak atzo egin zuen finalaren aurkezpena Printzipal Antzokian bertan. Oier Suarez Bertsozale Elkarteko ordezkariak egun ederra iragarri zuen eta kartelean ageri den sare horren muina Gasteizen bilduko dela adierazi zuen. Aurtengo edizioan Karla Santistebanek jantziko dio txapeldunari txapela. 1982 Aiaraldeko bertso eskola sortu zuena, Arabako lehena, eta geroztik bertsolaritzako hainbat alorretan lan egina. Santistebanek ohoretzat jo zuen txapela jartzeko eskaintza eta eskerrak eman zizkion Arabako Bertsozale Elkarteari.

Bertsolariak gogotsu
Sei bertsolariak gogotsu agertu ziren finalari begira, bakoitza bere onena emateko ilusioz. Era berean, azpimarratu zuten final irekia izango dela, bai txapelerako hautagaietan bai bertso moldeari dagokionez. Bertsoa.eus-ek sei protagonisten testingantzak jaso ditu eta astean zehar ari da argitaratzen.


Finala zuzenean
Bertsoa.eus-ek zuzenean emango du Arabako finala eta astelenean bertso onena sarean izango ditu. Bestalde, igande eguerdian Hitzetik Hortzerak finaleko bertsoaldi onenak emango ditu.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin