Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-04-03

Ander Fuentes "Itturri": "Nahiko nuke han egon"

Azken urteotan aurpegi ezaguna da Ander Fuentes "Itturri" Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaletan. Txapelketa Joanes Illarregirekin prestatzeak motibatu du, eta finalean konplizitatea nahiko luke bertsolarien artean.
 Aurpegi ezaguna da Ander Fuentes "Itturri" Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaletan. Larunbatean Iruñeko Anaitasunan kantatuko du. Garbi du finaleko helburua: "nahiko nuke han egotea". Lekura egokitu nahi du, gaietara, eta bertsolarien artean orain dela bi urtekoaren moduko talde-lana lortu nahiko luke.

 Herritarrarekin entrenatzen

 Joanes Illarregi leitzarrak jauzi handia eman du txapelketa honetan. Berarekin prestatu du txapelketa Ander Fuentes "Itturri"-k, eta horrek motibatu egin du txapelketa hasi aurreko zalantzak gainditu eta finalera iristeko.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra