Hainbat ekitalditan kantatuko dute 2017-04-12

Bertsotan Argentinan

Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi Argentinan dira bertsotan. Joan den igandean hasi eta apirilaren 20a bitartean 10 bertso ekitalditan hartuko dute parte: bertso-pilota saioak, bertso-bazkari eta afariak eta "Mundu bat ahoz aho" dokumentalaren emanaldia, besteak beste.
Antolaketa zabalago baten baitan, bi astez bertsoak entzungo dira Argentinako hainbat hiritan, Oihana Iguaranek eta Beñat Gaztelumendik botata.

Agenda zabala dute: bertso-pilota ekitaldiak eta bertso-bazkari eta afariak Buenos Airesen, La Platan, Necoechean eta Viedman.  Rosarioko Euskal Etxearen 80. urteurrenean ere kantatuko dute eta "Mundu bat ahoz aho" dokumentala ere eskainiko dute La Platan. 

Joan den igandean hasi eta apirilaren 20 arte 10 bertso ekitalditan kantatuko dute.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra